euskal diaspora eta kultura
2010/11/17
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Ohiko mezarekin hasi zen Euskal Asteko azken eguna. Hitzordua Pedro eta Zezilia Santuen Katedralean izan zen, goizeko 11etan. Elizkizuna bukatuta, euskal etxeetako talde guztiek dantza ikuskizuna eskaini zuten Patricio Peralta Ramos Itsas Boulevarrean. Baina dantzan hasi bezain laster itsasoko haizeak amarru gaiztoa egin zion bildutako jendeari. Hala ere, euriak ez zituen neska-mutilak kikildu eta nahiz eta barra-barra bota, dantzariek jarraitu zuten, gero eta gogo handiagoarekin, gainera.
Saria izango zuten gero partaide guztiek: NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan prest zegoen bazkaria. Mila bat gonbidatu bildu ziren bazkarira, tartean Jaurlaritzako Julian Celaya Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, Elvira Kortajarena Argentinako Euskadiko ordezkaria eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria. Arratsaldeko bostetan, euskal etxeetako ordezkaritzak despeditzen hasi ziren, etxerako bideari ekin behar baitzioten. “Agur eta hurrengora arte” esaten zioten asteburu osoa elkarrekin pasatutako lagunek. Eta datorren urteko euskal asteak badu izena dagoeneko: Necochea 2011.
[Itsasoa lekuko, ehunka mutilek “San Migel” dantzatu zuten]
[Euria barra barra ari zuen arren, dantzariek ez zioten dantzatzeari utzi]
[Baina ez ziren dantzariak pozez beteta zeuden bakarrak. Agintariek bat egin zuten dantzariekin “Fandangoa” dantzatzeko. Bideo honetan Aizpea Goenaga, Jose Martin Azarloza eta Ricardo Basterra]
[Mila bat lagun bildu ziren NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan, azken agurreko bazkarian parte hartzeko]
[Julian Celaya, Elvira Kortajarena, Aizpea Goenaga, Jose Martin Azarloza eta Ricardo Basterra]
[Bazkariaren testu-inguruan Euskal Asteko lehiaketetako sariak banatu ziren: Euskal Asteko logo, Euskara lehiaketa, Argentinan Euskaraz-en 20 urteen logo, eta Afixe, txikien postale eta Euskararen aldeko spoten sari banaketa burutu zen. Irudi honetan, Mar del Platako txikiak beren saria jasotzen]
[Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean Euskal Herriko ikurrak gailendu ziren ekintza guztietan. Baina Argentinakoak ez ziren batere atzean geratu. Momentu hunkigarria bizi izan zen bazkarian gonbidatu guztiek, koloniaren garaiko independentzia lortzeko borroka gai duen “Marcha de San Lorenzo” abestu zutenean]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus