Mar del Plata, Argentina. Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen EuskalKultura.com-eko mikroen aurrean, herrialdeko euskal komunitatearekin izan duen lehenengo kontaktu zuzena eta in situ izan den heinean.
Hona Lehendakariaren hitzak biltzen dituen bideoa: