euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi urte baino ez dira falta EHaren eta Diasporaren bilgarri den Iparragirreren bigarren mendeurrenerako

2018/08/13

"Eman ta zabal zazu munduan frutua", Iparragirrek idatzitako hitzak euskaldun ororen biltzaile izan dira ereserkia 1853an Madrilen estreinatu zenetik
"Eman ta zabal zazu munduan frutua", Iparragirrek idatzitako hitzak euskaldun ororen biltzaile izan dira ereserkia 1853an Madrilen estreinatu zenetik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Atzo igandea 198 urte bete ziren Euskal Herriari eta bere Diasporari hobekien kantatu zion euskalduna jaio zela. Jose Maria Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Gipuzkoako Urretxun, eta bertako kanposantuan dago ehortzia, zazpi oinarri dituen trihuarri baten tankera duen hilarrian. 2020an, beraz, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da. Eta aukera ezin hobea izan daiteke Euskal Herrian, baina baita Diasporan ere, bere seme kuttun hau bereziki gogora ekarri eta bere aldarria eginez gure Diaspora osoaren aldarria egiteko.

Zergatik ez Diasporan ekitaldi bereziak prestatzen hasi Euskal Herria eta bere Diasporaren sinbolo izan zen urretxuar unibertsal honen oroigarri?



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia