euskal diaspora eta kultura
2010/09/08
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Aste euritsu baten ondoren eta igande eder batean, joan den irailaren 5ean, euskaldun argentinar talde jendetsu batek hartu zuen bere gain Euskal Herriko kolektibitatea ordezkatzeko ardura Buenos Airesko Immigrantearen jaiaren aurtengo edizioan.
Bi stand muntatu zituzten euskaldunek: bata Laurak Bat Euskal Etxeko kideen esku egon zen. Besteak, berriz, Iparraldeko Euskal Etxea, Eusko Kultur Etxea–Eusketxe, Euskaltzaleak, Ekin Argitaletxea, Ekin Dantzari Taldea eta San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteetako lagunak batu zituen.
[Laurak Bat Euskal Etxeko standean pintxo ederrak dastatu ahal izan ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Iparraldeko Euskal Etxe, Eusketxe, Euskaltzaleak, Ekin Argitaletxe, Ekin Dantzari Talde eta San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteetako standean, esne goxoak eta arroz-esneak bisitarien arreta harrapatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Txistu, txalaparta eta albokaren soinuak ere erakarri zuen publikoa (argazkia EuskalKultura.com)]
Hiriburuko “3 de febrero” parkean Planetario ondoan zegoen eszenatokian, Ekin Dantzari Taldeak euskal dantzak erakutsi zizkion bildutako jende ugariari. 'Agurra' eta 'Arin Bodarin' dantzatu zituzten dantzari gazteek. Baina ikuskizunean zehar ez ziren soilik Argentinatik kanpoko dantzak ikusi.
[Aitor Alavaren gidaritzapean, Ekin Dantzari Taldeko kideek 'Agurra' eta 'Arin Bodarin' dantzatu zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]
Jaialdia bukatzeko, kolektibitate guztietako bikote banak, guztion barruan 'kanpoko' eta 'hemengo' zerbait daukagula erakuste aldera, tango eta “chacarera” bat eskaini zituen. Ekitaldiari amaiera emateko Argentinako ereserkia abestu zen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus