euskal diaspora eta kultura
2013/09/20
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. UNLP unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak, La Platako Abokatuen Elkarteak eta bertako Justizia Saileko Funtzionario eta Magistratuen Elkarteak antolaturik, hamar hitzaldi emango dira urriaren 1 eta 2an Buenos Aires probintziako hiriburuko Abokatuen Elkartean (13. zenbakiko etorbideko 821. zenbakian). Proposamenaren helburua euskal kultura euskal gizataldetik kanpo hedatzea da eta honako erakunde hauen babesa du: La Platako Euzko Etxea, Argentinako Ontzigintza Federazioa, La Plata Handiko Industria Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, Juan de Garay Fundazioa eta Euskal Echea Elkartea.
‘Euskal erakundeak eta kultura’ zikloa urriaren 1ean hasiko da arratsaldeko 6etan eta programa hau garatuko du:
Urriaren 1ean
-18:00etan,
Ongietorria: Abokatuen Elkarteko presidente Fernando Levene, Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria, Justizia Saileko Funtzionario eta Magistratuen Elkarteko
presidente Victor H. Violini eta Katedrako zuzendari Judith Martirena
arduratuko dira harrera egiteaz
-18.15etan, 2014ko Udako Euskal Unibertsitatearen aurkezpena (Enrique Aramburu)
-18.30etan, Euskal Herriari buruzko aurkezpena
(Jorge Beramendi-Carlos Irisarri)
-19.15etan, ‘Euskaldunen jatorria’ (Jorge Beramendi)
-19.45etan, ‘Euskara eta euskal literatura’ (Carlos Irisarri)
-20.45etan, ‘Euskal Etnología’ (Rosario Naya)
Urriaren 2an
-18.00etan,
‘Euskal Historia, antzinatik gaur egun arte’ (Pedro Beramendi)
-19.10etan, ‘Euskaldunak eta itsasoa’ (Luis Luquez Minaberrigaray)
-19.40etan, ‘Euskal Zuzenbidea’ (Enrique Aramburu)
-20.10etan, ‘Euskal Herriko arropa tradizionala eta jantzi adierazgarrienak’ (Magdalena Mignaburu)
-20.40etan, ‘Euskaldunak Argentinako historian’ (Jorge Otaño Piñero)
-21.10etan, ‘Euskal Abizenak Argentinan’ (Jorge Beramendi)
Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, Abokatuen Elkartera (0221- 439-2222 telefono zenbakira) edo Euzko Etxea Euskal Etxera (0221-457-1638ra) jo. E-mailez kontaktatu nahi izanez gero, helbide elektronikoa pensamiento.vasco@presi.unlp.edu.ar da. Partaidetza libre eta doakoa da eta ziklo bukatutakoan agiriak banatuko dira.
Berri honekin batera La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak jakinarazten du ‘Euskal Herria ezagutzen’ zine zikloak abiada onean jarraitzen duela. Hitzorduak hilero burutzen dira hiriko “Bernardino Rivadavia” Kultur Gunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus