euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi eguneko bilera eta Guregandik 7ren aurkezpena Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunean, Lapridan

2012/02/16

Guregandik argitalpenaren aurreko edizio batzuen azalak
Guregandik argitalpenaren aurreko edizio batzuen azalak

PUBLIZITATEA

Datorren astelehen eta asteartean, otsailaren 20 eta 21ean, eta Inauterietako jai egunak baliatuz, bi eguneko bilkura gauzatuko dute Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko arduradunek Laprida herriko euren egoitza ere baden Lagunen Etxea euskal etxean. 2003ko apirilean sortu zen elkarte honetako irakasleak, urtero bezala, barruko gaiak aztertzeko asmotan bilduko dira, eta topaketaren baitan, prentsarekin elkartuko dira eta Guregandik argitalpenaren 7. edizioa aurkeztuko diote publikoari, astelehen arratsaldean. Lagunen Etxea euskal etxeak ekimen honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dio komunitate osoari.

Laprida, Argentina. 2012. urtearen hasierarekin batera burutuko da Lapridako euskal etxean Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko bazkideen urteroko bilkura eta Guregandik 7ren aurkezpena.

Lagunen Etxea instituzioko kide eta erreferente den Maria Ester Arrondok jakinarazi duen arabera, “euskal gaietan aditu diren elkarteko zortzi kidek baieztatu dute dagoeneko euren partaidetza eta hauxe da aurrera eramango duten egitaraua”:

Astelehena, otsailaren 20a:

- Kideen harrera
- Irratsaioa
- Bazkaria
- Barne lana
- Prentsaurrekoa, irrati, egunkari eta telebistako kazetariekin
- 18:30etan: Guregandik 7ren aurkezpena. Argitalpena 2010. urtearen amaieran hil zen Sabin Intxaurraga politikari eta ingurumenzale euskaldunaren omenez egin da. Ekintza euskal etxearen egoitzan izango da, Pedro Pereyra etorbideko 1418 zenbakian
- Erakusketa: 2011ko argazkiak, liburuak, eta “2010eko Guregandik eta urrezko liburuak”
- Inauteriko afaria

Asteartea, otsailaren 21a

- Lan gosaria
- Bazkaria
- Barne lan arratsaldeko 6ak arte
- Ekintzen amaiera

Guregandik 7-ren artikuluen izenburu eta egileak

Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak urtero argitaratzen duen aldizkariaren zazpigarren edizioan, honako artikulu eta ikerketak aurki daitezke:

- Sarrera: “Sabin Inchaurraga  Mendivil” (Cesar Arrondo)
- “Juan Goyanarte 1900-1967, argitaratzaile euskal argentinarra” (Jose Ramon Zabala Aguirre)
- “Ameriketako dirua: Manuel Calvo eta Portugaleteko txiroen etxea (1871)” (Ana Isabel Ugalde Gorostiaga eta Jon Ander Ramos Martinez)
- “Nafarroa – Euskal Herria. Nabarralde: herrialde eta bere historiaren ikuspuntu bat” (Angel Rekalde)
 - Andres Irujo Ollo (1907-1993) - Eta Euskal Erbesteko Kultur Ekintza Buenos Airesen. (Xabier Irujo Ametzaga)
- Nazioarteko migrazioa: Euskal diaspora Argentinan (Maria Eugenia Cruset)
- Mar del Plata hiriko euskal gizataldea: bere lehendabiziko ekintzak Buenos Aireseko Euzko Deya egunkariak argitaratuta (Cesar Arrondo)
- Berrelkarretaratze – hurbiltze – trukatzea. Euskal Herria 2008 (Jose Francisco Domingo Ormaetxea)
- Maria Luisa Larrañaga, ehun urteko historia (Sergio Miguel Recarte)
- Euskara eta andereñoak (Nicolas Chaves) 
- Bizi, lan egin eta aukeratzea Iparralden (Carlos Arturo Martinez)
- Erreakzioaren erretorika, Espainiako nazionalismoa Euskal Herrriaren prozesuaren aurrean (Eduardo Torry) 

Gogora dezagun duela bederatzi urte sortutako Ikasketa Gune hau Argentina zein Euskal Herriko irakasle eta ikertzaileek osatzen dutela eta euskal kultura oro har eta modu berezian Argentinako euskal kultura zabaltzea duela helburu nagusia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia