euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi egun falta San Sebastian Egunerako: Danborrada fisikoak bertan behera, gogoak eta atxikimenduak gogor darraite

2021/01/18

Haur danborradako ordezkariek Sarriegiren piezen grabaketa egin dute Victoria Eugenia Antzokian, urtarrilaren 20an zabaltzeko
Haur danborradako ordezkariek Sarriegiren piezen grabaketa egin dute Victoria Eugenia Antzokian, urtarrilaren 20an zabaltzeko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Iritsi gara beste urte batez San Sebastian egunaren bezperetara, baina beste gauza askotan bezala, aurtengoa bitxia eta berezia izango da COVID-19aren karietara. Aspaldi iragarri zuen Donostiako Udalak pandemia egoera agintari segitzen duen testuinguru honetan ezinezkoa izango zela ohiko festarik egitea edo, hain zuzen ere, inongo festarik egitea. EuskalKultura.eus-en bulego nagusia Donostian dagoenez, urtero gara danborradazale, baita aurten ere, gogor, baina oraingoan gogoz eta atxikimenduz bakarrik.

ETBk bandera igoera emitituko du eta danborrada aurrez grabatua. Etxeratzeko aginduak indarrean segitzen du, 22:00etatik 6:00ak arte

Hiriko Udala Donostiako banderak banatzen ibili da azken egunotan, jendeak etxeko balkoietan eskegi ditzan. Kalean ospatzeari edo jendea biltzeko aitzaki izateari ezezko biribila eman dio Udalak. ETBren emanaldia, bandera-igoera, martxak eta haur-danborrada eskainiko dira, baina aurrez grabatuta pandemiagatiko neurriak errespetatuz. Aurten honela behar du, danborradarekiko gure atxikimendu eta maitasunak berak behartzen baikaitu horretara eta lanean segitzera datozen urteetan ospatzen jarraitu ahal izan dezagun.

Munduan ere bertan behera geratu da, leku batzuetan neurri zorrotzak hartuta formato txikian ospatuko badute ere, hala nola Necochean

Ohiko danborrada ospakizunak bertan behera geratu dira munduan barrena ere, Danborrada ospatzen duten euskal etxe eta lagunarteetan ere urte berezia izango da, Argentinako Necocheako Euzko Etxetik, Mexikoko Euskal Etxeraino, Madrilgo Euskal Etxetik New Yorkeko Eusko Etxeraino. "Aurten ez dugu ohiko legean ospatuko, baina ez-ospatze aktiboa izango da", esan digute. Edo formato txikian, aire zabalean, musukoekin eta tarteak gordez, Necocheako Euzko Etxean kasu.


Donostiako Udalak zabaldu duen bideoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia