Donostia-San Sebastian. Liburua Etxepare Euskal Institutuaren bermearekin datorkigu, Ivan Igartua eta Xabier Zabaltzak idatzia. Zerorrek irakurri edo lagunei pasa diezaiekezu linka, eta hiru bertsio dauzka: euskara-gaztelera, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa. Etxepareren 'Basque' bildumaren baitan atera da eta hizpide hartzen ditu, besteak beste, euskararen ezaugarriak, garapena, euskal liburugintza, alfabetatzea, eta gaztelania eta frantsesarekiko harremanak, errepaso polita emanez hizkuntzari buruzko alderdi nagusiei.
Liburuaren atalak:
-Hizkuntzaren egitura
-Hizkuntzaren bilakaera
-Euskalkien aniztasuna
-Hizkuntzaren jatorria eta ideia haren ahaideez
-Euskararen muga historikoak
-Euskararen iraupenaren zergatikoak
-Foruak eta euskara (XVI-XIX. mendeak): foru erakundeak eta apologistak
-Euskal Pizkundea
-XX. eta XXI.mendeak
-Eranskina: euskarazko liburugintza (1545-2018)
-Bibliografia
-Irakur edo jaitsi hemen euskara-gaztelania bertsioa
-Irakur edo jaitsi hemen euskara-frantsesa bertsioa
-Irakur edo jaitsi hemen euskara-ingelesa bertsioa