Sabrina Otegui / Buenos Aires-Tres Arroyos, Argentina. Euskal etxeen artean lotura sendoak daudenean honakoa bezalako gauzak gertatzen dira: Sara Urbieta Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean dantzari eta dantza irakaslea da; Tandilgo Gure Etxean ere aritzen da dantzari eta irakasle; eta behin, duela urte batzuk, Necocheako ‘Hator Hona’ programako tailer batean, trikitixa ezagutu zuen eta bertan erabaki zuen ikasten hastea. Gaur egun, trikitixa eskuan, herrialdean zehar antolatzen diren euskal musika tailerretan ere hartzen du parte Sarak.
Dantza eta dantzariei buruz zeozer badakigu, beraiek baitira euskal jai askotako protagonista eta euskal etxe gehienek klaseak hartzeko aukera eskaintzen baitute. Baina nola da Argentina bezalako herrialde batean trikitixa jotzen ikastea? Sarak berak kontatuko digu. Mila esker, Sara, elkarrizketagatik, zure ekarpen, dedikazio eta ilusioagatik, eta zure musika gurekin partekatzeagatik! Benetan!
[Sara Urbieta solasean EuskalKultura.eus-ekin bere euskal eskarmentuaz (itzulpena ez da literala)]