euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beti Aurrera Euskal Etxeak Carmen de Patagones herriko martxoaren 7ko desfilean parte hartu zuen

2009/03/10

Beti Aurrera Aberri Etxea elkarteko ordezkariak desfilean (argazkia Beti AurreraEE)
Beti Aurrera Aberri Etxea elkarteko ordezkariak desfilean (argazkia Beti AurreraEE)

PUBLIZITATEA

Beti Aurrera Aberri Etxea elkarteak Argentinako bi herrietako euskaldunak biltzen ditu: Rio Negro probintziako Viedma herrikoak eta Buenos Aires probintziako Carmen de Patagonesekoak. Azken honetan izan zen preseski, elkartearen azken elkitaldietako bat, joan den martxoaren 7an herrian egiten de desfilean atera baitziren Beti Aurrerako ordezkariak, ikurrina eta guzti. Desfileak 1827 urtean herrian izan zen bataila gogoratzen du.

Carmen de Patagones, Argentina. Viedma eta Patagones herrietako Beti Aurrera Aberri Etxeak martxoaren 7an Carmen de Patagones herriko desfilean parte hartu zuen, herri horretan bertan 182 urte lehenago gertatu zen  bataila gogoratuz. 1827 urtean izan zen gertakaria: herri maragatoak Brasilgo inperiori aurre egin zion, brasildarren guda untzi batzuk hondoratuz eta euren bandera bi eskuratuz. Bandera horiek gaur egun herriko elizan daude ikusgai.

Urtero legez Viedma eta Patagoneseko Beti Aurrera Aberri Etxea  elkarteak ere bat egin zuen jaiarekin eta euskaldunen ordezkaritza batek parte hartu egin zuen desfilean, txapel, zapi gorri, gerriko, ikurrina eta guzti. Delia Beatriz Etchegaray bazkideak eraman zuen ikurrina bi laguntzaile txikiekin: Selena eta Valentin.

Desfile del 7 de marzo

[Beti Aurrera Aberri Etxea elkarteko ordezkaritza desfilean. Erdian ikurrinarekin Delia Beatriz Etchegaray eta bere laguntzaileak, Selena eta Valentin (argazkia Beti AurreraEE)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia