euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beti Aurrera Aberri Etxea EEa euskal ordezkari Carmen de Patagones herri argentinarreko “Burujabetza Jaian”

2014/03/21

Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeko kideak "Patagoniaren Burujabetza Jaian"
Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeko kideak "Patagoniaren Burujabetza Jaian"

PUBLIZITATEA

Urteroko hitzorduari eutsiz, Carmen de Patagoneseko “Patagoniaren Burujabetza Jai”ko kabalkadan hartu dute parte aurten ere bertako euskal etxeko kideek. Ekitaldia astebete luzatu da eta nazio mailako artistak, kultur ikuskizunak eta stand gastronomikoak bildu ditu kaleetan. Beste hainbat kolektibitaterekin batera, euskal gizataldeak ikurrin, jantzi eta dantza tipikoak erakutsi zikion publikoari herriko kabalkadan.

Carmen de Patagones, Argentina. Urtero ospatzen da Buenos Aires probintziako Carmen de Patagones herrian "Patagoniaren Burujabetza Jaia" (Fiesta de la soberanía patagónica) izeneko ekitaldia . Ekitaldiak helburu zehatza dauka: 1827. urteko martxoaren 7an Brasilen aurka eta hiria defendatzeko burututako bataila eta garaipena gogora ekartzea.

Milaka lagun bertaratu ziren festagunera efemeridearen 187. urteurrenean. Eta beste horrenbestek osatu zuten jaialdiaren programa. Izan ere, nazio mailako artistek –tartean, Victor Heredia, Chaqueño Palavecino eta Los Tekis Taldea, batzuk aipatzearren–, erakundeek eta kolektibitateen ordezkariek bat egin zuten ikuskizun ederrak eskaini ahal izateko.

Burujabetza Jaia Patagones 2014 01

[Jantziaz baliaturik, euskal irudiak ekarri zituzten euskal etxeko gazteek kabalkadara (argazkiaEE)]

Aurreko edizioetan bezala, Beti Aurrera Aberri Etxea elkarteko kideek izan zuten euskal gizataldea ordezkatzeko ardura eta ohorea. Eta ondo baino hobeto egin zuten, ikurrina eskuan eta euskal jantziz jantzita, martxoaren 7an egindako desfilean. Bidean, gainera, euskal etxeko neskek euskal dantza tipikoen pauso batzuk egiteko aukera ere izan zuten. Gogora dezagun Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeak Argentinako bi herrietako euskal ondorengoak biltzen dituela: Rio Negro probintziako Viedma herrikoak eta Buenos Aires probintziako Carmen de Patagonesekoak.

"Patagoniaren Burujabetza Jaia"rekin batera, 2014ko ekintzen programari ekin zioten Beti Aurrera Aberri Etxea-ko kideek. Hurrengo aktibitatea ikasturte hasiera izango da, datorren asteazkenean. Euskara klaseak asteazkenero izango dira, arratsaldeko 3:30etatik 5etara eta 5etatik 7:30etara Delia Beatriz Etchegaray irakaslearekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia