euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beste urte batez, zabalik da Chivilcoyn 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa, Euskal Etxea eta SADE antolatzaile

2023/07/17

2012tik hona deitzen dute urtero 'Gernikako Arbola' lehiaketa nazionala Chivilcoyn Beti Aurrera Euskal Etxeak eta SADEk
2012tik hona deitzen dute urtero 'Gernikako Arbola' lehiaketa nazionala Chivilcoyn Beti Aurrera Euskal Etxeak eta SADEk

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunen oroigarri eta gorazarre, zabalik da beste urte batez Chivilcoy hirian antolatua, 'El Árbol de Guernica' (Gernikako Arbola) literatura lehiaketa. Ekimen hau Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxea eta SADE (Idazleen Elkarte Argentinarra) Beti Aurrera Euskal Etxearen eskutik plazaratu da urtero 2012an lehenengoz antolatzen hasi zutenetik.

Lanak Argentinan bizi diren lehiakideek aurkezten ahal dituzte (ikus beherago oinarriak) eta olerkiak zein hitz lauak onartzen dira. Gaiari dagokionez, ‘Gernikako Arbola’ da, zentzu zabal batean, izan Gernika eta bertan 1937an jasan zuten bonbardaketa eta gertakari historikoa, Euskal Herria eta euskaldunak, euskal eragina edo marka Argentinan, Bakea eta eskubideak... Lanak bidaltzeko epea irailaren 7an bukatuko da.

Emaitzak hortik landa hilabeteko epean jakinaraziko dira eta sariak –plaka eta dominak– abenduko bigarren asteburuan emango zaizkie irabazleei Euskal Etxean bertan gauzatuko den ekitaldi batean. Edozein galdera, kontsulta edo informazio galdegitea whatsappez egin daiteke 2346 482185 zenbakira.

-Lehiaketaren oinarriak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia