euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beste bi herritar, Elsa Macolino eta Osvaldo Achinelli, 'Hitz Nagusiak'eko partaide, euren lekukotasun emaile

2011/03/22

Osvaldo Achinelli eta Elsa Macolino izan ziren 'Hitz Nagusiak' sortako azkeneko deialdi honetako pertsonaiak, Geberal Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolaturik,
Osvaldo Achinelli eta Elsa Macolino izan ziren 'Hitz Nagusiak' sortako azkeneko deialdi honetako pertsonaiak, Geberal Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolaturik,

PUBLIZITATEA

Elsa Hilda Macolino eta Osvaldo Mario Achinelli, egun General Rodriguez-en bizi diren adineko beste bi herritar izan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetako Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatutako 'Hitz Nagusiak'eko saio berri baten partaide. Ekimenak ohi duenez, bi herritar hauek euskal etxearen egoitzara gonbidatu zituen bertako euskal elkarteak, euren bizimodu eta eskarmentuaren berri eman zezaten, euren solasa grabatu eta orain arte bildutako gainerako lekukotasunekin euskal etxea osatzen ari den ahozko ondasun artxiboko parte bilaka zitezen.

General Rodriguez, Argentina. Ostegunez egin zen, martxoaren 4ean, euskal etxeko SUM (erabilera anitzeko aretoa) delakoaren  zolua inauguratu zen egun berean (ez da hau gutxi kostatako urratsa izan euskal etxean); egun horretan Eusko Aterpeak garatzen duen 'Hitz Nagusiak' ekimeneko saio berri bat egin zen, kasu honetan herrian bizi diren eta bertako komunitateko kide gisa bertako gizarteari euren ekarpena egin dioten beste bi herritar jendaurrean ipiniz euren bizimoduaren berri eman eta euren lekukotasuna parteka zezaten euskal etxeko liburutegi eta hitzaldi aretora bildutako jendearekin.

Helda Lisa Marcolino andereak eginiko berbetan haurra zela gurasoekin General Rodriguez-era bizitzera etorri zen garaia ekarri zuen gogora. Bertako kaleetako garai bateko lasaitasuna aipatu zuen, bere laguntxoekin trafikorik ez zeukaten kaleetako berri eman zuen, herrian biziz eta haziz suertatu zitzaion bizimodua bertara bildu zen jendearekin partekatuz.

Gauza bera egin zuen Osvaldo Mario Achinelli-k ere, Moronen bere aitari esnea saltzen laguntzen ibiltzen zen garaiak aipatu ondoren, Rodriguezera etorri eta bertan finkatu ziren garaia, beste zenbait lan saiatu ostean, esnea gurdiz banatzen zuen hura, Belisa Rodriguez-ek banaketa zerbitzua berari pasatu ondoren.

Biak bat etorri ziren uztailaren 16ko dantzaldiak gogora ekartzerakoan eta dantzaldi onenak antolatzearren bi elkartek --Club Alem-ek eta Club Porteño delakoak-- elkarri zioren lehia.

Ohi bezala, bi pertsonaion solasa grabatu eta digitalki gorde ziren, Eusko Aterpea-ko elkarrizketa bilduma eta ahozko onsasun artxiboko parte bilakatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia