euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Bertsotan Boisen" izenburupean, elkarrizketa egin dio Todor Azurtzari Bertsoa.eus-ek AEBko bertsolaritza hizpide

2021/06/17

Todor Azurtza (Caracas, 1970) Euskararen Eguna dela-eta egin eta bideoz zabaldutako bertsoak kantari
Todor Azurtza (Caracas, 1970) Euskararen Eguna dela-eta egin eta bideoz zabaldutako bertsoak kantari

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Lagun ezaguna dute EuskalKultura.eus-eko irakurleek Boiseko Todor Azurtza Sorrondegi. Egiari zor, pertsona erabat polifazetiko eta biografia aberatsekoa da, bizi izan den lekuetatik hasi (Caracasen jaio, Donostian hazi, Parisen hogei urtez, gero Londres eta New York, azken urteotan Boisera ezkondu arte), menperatzen dituen hizkuntzei erreparatuz, formakuntza eta interes anitzengatik --ekonomia eta zientziak baina baita letrak ere, musika, literatura, bertsolaritza bera, pilota eta kirolak...-- guztia aktibotasuna lagun, berezkoak dauzkan jakinmina, engaiamendua eta euskaltzaletasun irmoa akuilu.

Boisera etorri zenetik eman izan dugu berak egindakoen isla, baina Pariseko Euskal Etxeko partaide aktibo ere izan zen. Boisen, ikusi izan dugu Euskal Museoko euskara irakasle, pilota hezitzaile, Santa Ageda bezalako tradizioen sustatzaile eta saltsa askotako ez-ageriko bultzatzaile eta antolatzaile. Besterik gabe agertzea maite ez duen pertsona apala da. Idealista, eta ekimentsua, ez hitzetan galtzen den horietakoa, proposatu eta segidan lanari ekin diona baizik, eskuzabal, baikor eta erronkak gainditzeko daudela pentsatuz. Lehena egin dezakeena egiten, bere hondar alea jartzen.

Horrela sartzen da hamaika saltsatan, eta errespetutik eta errekonozimendutik diogu, pertsona orkestra den horri. Gaurkoan, azken boladan Boisen Bertso Eskola bat sortuz --ikasleak, guztiak bertan jaiotako euskaldunak-- eman dituen urratsez eta bertako bertsolaritzaz Bertsoa.eus-ek egin dion elkarrizketa aipatzeko da. Ez da Boisen sortzen duen lehenengo eskola, pilota irakasle eta sustatzaile ere izan baita Boisen, beti ere euskaldun gisa, Diasporako euskaldun gisa duen konpromisoak eskatzen dion neurrian.

Beste egunen batean hitz egingo dugu bere beste alderdi batzuez, hala nola bere musika formakuntzaz, txistulari bezala edo albokagile gisa. Gaurkoz, hona Bertsoak.eus-ek egin berria dion elkarrizketa interesgarria.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia