euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertsolaritzaren bitartez aurkeztuko da euskera Londresko The Language Show azokan

2012/10/17

Frankfurteko Liburu Azokan izan berria da Etxepare Institutua; irudian Etxepareko Mari Jose Olaziregi eta Laura Ferrero editorea (argazkia Etxepare)
Frankfurteko Liburu Azokan izan berria da Etxepare Institutua; irudian Etxepareko Mari Jose Olaziregi eta Laura Ferrero editorea (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Ostiralean eta larunbatean euskarak bere lekua izango du Londresko The Language Show azokan, Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituen hainbat ekitaldien bidez. Urtero bezala euskal standa jarriko du Institutuak azokan eta horrez gain, hitzaldiak, topaketak eta bertsolaritzari buruzko saio bereziak egingo ditu. Xabi Paya bertsolaria --Birmingham-eko Unibertsitateko euskara irakurlea-- ariko da kantari bertso-saio berezi hauetan, eta Ivan Igartuak eta Juan Aranak hitzaldi bat eta euskara klase bat emango dute, hurrenez hurren.

Londres, Ingalaterra. Asteburu honetan Etxepare Euskal Institutua Londresko The Language Show hizkuntz azokan izango da eta euskararen ikaskuntza eta irakaskuntzari buruzko informazioa eskainiko du: euskararen gaur egungo egoera, araubidea, historia, euskara ikasteko metodoak, gramatikak, eta abar. Horretarako azoketako ohiko hitzorduez gain, ekitaldi bereziak antolatu ditu Institutuak.

Ostiralean bertsolaritzari buruzko bi saio egingo ditu Xabi Paya bertsolariak. Paya Birmingham-eko Unibertsitatean euskara irakurlea da eta bertsolaritzari buruzko azalpenak emateaz gain, kantuan ere ariko da. Eguneko beste ekitaldi bat Juan Arana Liverpool-eko Unibertsitateko euskara irakurleak emango duen euskarazko klase bat izango da. Larunbatean, berriz, “The sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldia emango du Ivan Igartuak.

Frankfurtetik Londresera

Iragan astean Frankfurteko Liburu Azokan izan berria da Etxepare Institutua. Europako eta nazioarteko azoka garrantzitsuenetakoa da Frankfurt eta bertan izan ziren Etxepareko ordezkariak urriaren 10etik 14era. Euskal idazleen lana zabaltzeko asmoz, Institutuak "10 books from Basque Country" katalogoa aurkeztu zuen bertan: katalago honetan hamar euskal idazle eta liburu banaren lagina jaso dira bertan, ingelesez zein gaztelaniaz.

Katalogoaren berri eman eta nazioarteko literatura eragileen artean mugitzeko, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendariak eta literatur kritikoak, hainbat bilera egin zituen nazioarteko eragileekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia