euskal diaspora eta kultura
2013/03/11
PUBLIZITATEA
Liverpool, Ingalaterra. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Liverpooleko Unibertsitateak “Iberian Week” izeneko mintegia abiatuko du gaur. “Iberian Week” horren helburua Iberiar Penintsulako aniztasuna aldarrikatzea da, horregatik jarduera ezberdinak antolatu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kultur adierazpideak landu eta erakusteko, besteak beste.
Antolatutako ekintzen artean, hitzaldi eta aurkezpenez gain, dokumental proiekzioak eta olerki irakurketak ere egingo dira. Horien antolakuntzan sostenguan eman dute zenbait erakundek, hala nola Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak, Institut Ramon Llullek eta ¡Viva! Spanish & Latin American Film Festival-ek.
Hau da 2013ko Iberian Week ekitaldiko egitaraua:
- Astelehena 11
11:00-13:00 "Bertsolari" filmaren proiekzioa eta inprobisazio tailerra Itxaso Payaren eskuz. (Rendall. Seminar Room 124)
- Asteartea 12
10:00-13:00 "Machuca" pelikularen proiekzioa Apolo Santanaren eskuz (SACE 12, WBSR)
16:00-18:00 Ahozko Poesia emankizuna: 'Erdi Aroko Iberiar Poesia', Sizen Yiacoup-en eskutik; Balada gaztelarrak, Roger Wright-enetik; eta Euskal bertsolaritza/musika emanaldia, Itxaso Paya-ren eskutik (Bluecoat-en)
- Asteazkena 13
11:00-12:00 Espainiako transizioa. Juan Arana Cobos (Rendall. Seminar Room 124)
12:00-13:00 Galizierari buruzko tailerra. Almudena Gómez Seoane eta Elma Barreiro Abad (Cypress 401)
16.00-17:30 Flamenkoari buruzko hitzaurrea ikuspegi elkarreragilea kontuan hartuz. Cristina España eta María Patiño Díe. (Rendall. Lecture Theatre 4)
- Osteguna 14
10.00-11.00 “Lerroa guruzatzen. Idazle emakumeek hizkuntzak aldatu zituztenean”. Jennifer Rodriguez (Cypress 114/116)
11.00—12.00 “Nazioa: aseezin eta ezinbesteko desira. Euskal fikzio garaikidearen errepaso laburra". Gorka Mercero (Cypress 114/116)
15.00-16.00 “Quinquiaren soinua, espaniar pelikuletan”. Tom Whittaker (ULMS-Seminar Room 4))
16.00-17.00 “ Bartzelona eta erakusketa unibertsala, 1888 eta 1929”. Brad Epps (Rendall Lecture Theatre 4)
- Ostirala 15
12.00 Olerki errezitaldia, hispaniar ikasleen esku. Lehiaketaren Twittereko emaitzak.
13.00 Bazkaria Lunya eta Café Porto
13.30 Salsa. Nelson Becerra
-Jardunaldien egitaraua (pdf-n), hemen
-Jardunaldien bloga, http://iberianweek.wordpress.com
-Kontsultak, garazi@liverpool.ac.uk-ra idatziz (Garazi Basterretxea)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus