euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertsolariak eta payadoreak batera ariko dira La Pampan 2008ko Euskal-Argentinar Bertso-Verso Topaketetan

2007/10/29

Fredy eta Xabi Paya bertsolari getxoztarrak Wilson payadorea alboan, joan den ekainean Getxon
Fredy eta Xabi Paya bertsolari getxoztarrak Wilson payadorea alboan, joan den ekainean Getxon

PUBLIZITATEA

Hiru euskal bertsolari gazte bezain trebe Argentinara joango dira datorren otsailean, bertako payadoreekin batera aritzeko. Eurak Fredy eta Xabi Paya anaiak eta Maialen Lujanbio dira eta eurekin batera jardungo da Wilson Saliwoncyk payadorea. 2008ko Euskal-Argentinar Bertso-Verso Topaketetan hartuko dute parte. Saio koloretsu, gazte, dinamiko eta biziak segurtatuta daude, joan den ekainean Wilson izan baitzen gauza bera Euskal Herrian egin zuena. Saioetako bat berera bildu nahi duten euskal etxeak aski dute Wilson-ekin harremana egitea. Ikus-entzunkizun gomendagarria izango da doaike.
Pareko artebideak dira Hego Amerikako 'payada' eta Euskal Herriko bertsolaritza eta, bakoitzak bere ezaugarri berezituak baditu ere, zalantzarik ez da gehiago direla amankomunean dauzkatenak, eta hango eta hemengoek, 'lengoaia bera' mintzo dutela. Konplizitate hori medio, bidaia egingo dute datorren otsailean Argentinara Fredy eta Xabi Paya eta Maialen Lujanbio bertsolariek eta Pampako agertokietan ibiliko dira bertako inprobisatzaileekin, hala nola Wilson Saliwoncy-rekin eta beste zenbait lagun payadoreekin.

Aurrekariak dituen emanaldia

Buenos Aires probintziako Los Toldos-en jaiotako Wilson Saliwoncyk payadoreak hainbat emanalditan parte hartu izan du bere ibilbidean, Latinoamerikan zein Europan (Argentina, Txile, Uruguai, Brasil, Peru, Italia, Frantzia, Espainia, Belgika eta Erresuma Batuan, besteak beste). Horiekin batera, joan den ekainean Euskal Herrian ere aritu zen, Fredy Paya eta Xabi Paya anaia getxoztarrekin batera. Orain Payatarrak dira Argentinara datozenak. Bidaia honetan Maialen Lujanbio hernaniarra bildu zaie getxoztarrei.

Ikuskizun ederra (entzun/ikus bideoa)

Hitzaren hiru artista euskaldun hauek datorren otsailean Argentinan egingo duten birak funtsezko bi helburu ditu, antolatzaileen hitzetan: 'bertsolaritzaren artea zabaltzea eta Euskal Herritik kanpo beraien jardunbidea garatzea', eta 'bi herrien arteko besarkada kulturala' gauzatzen duen emanaldi sorta eskaintzea.

'Saio hauek euren tokietara ekar arazi nahi dituzten euskal etxe eta elkarteek hauxe hartuko beharko dute gogoan: ostatua, emanaldia egingo den aretoaren ezaugarriak eta, ahal izan ezkero, herri bakoitzean bertsolariei tokiko paisaia eta kulturaz gozatzeko aukera ematea. Adibide gisa, 9 de Julio herrian, asadoak, zelaiko lan eta paseoak egingo ditugu'-la adierazi dio Saliwoncyk-ek EuskalKultura.com-i.

Interesatuek, Wilson payadoreari adierazi

Payada argentinarren ordezkari ezagun honek dio zalantzarik gabe bi herrialdeon arteko topaketa eta lankidetza hau kultura, adiskidetasuna eta migrazioaren festa bihurtuko dela. Emanaldiari buruz zeozer gehiago jakin nahi edota ikuskizunaren eskaera egiteko informazioa gehiago eskuratu nahi dutenek, aski dute honako e-mailera idaztea, 'Abel Soria' Payadore Elkarteko Wilson Saliwonczyk-ekin harremanetan jarriz.


Lotura interesgarriak

Aurrerapen bat: Paya anaiak eta Wilson elkarrekin kantari
2007ko ekainaren 27an Getxon

Wilson Saliwonczyk-en webgunea
www.wilsonelpayador.com.ar

Ricardo Pino eta Wilson Saliwonczyk payadoreen bideoa
www.wilsonelpayador.com.ar webgunean

Wilson Saliwonczyk eta Nelly Omar-en bideoa
www.wilsonelpayador.com.ar webgunean

Repentista kubatarrak Euskal Herriari kantuz
Kubako bertsolariak 2006-Oier Aranzabal-Youtoube



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia