euskal diaspora eta kultura
2012/12/17
PUBLIZITATEA
Palo Alto, AEB. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen iragan azaroaren 28an Stanford Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Jaia ospatu asmoz, "Bertsolari" filmaren emanaldi bat antolatu zen eta dokumentalak lilura eta jakin-min handia piztu zuen.
Asier Altunaren filma 260 Eraikineko areto batean izan zen ikusgai eta, Stanford-eko irakurle Iñaki Lopez de Luzuriagak azaldu duenez, "hara hurbildu ikasle eta irakasleek arreta handiz eta harriduraz jarraitu zuten dokumentalak agerian uzten dituen egungo bertsolaritzaren hainbat alderdi".
Lopez de Luzuriagak dokumentalaren nondik-norakoak azaldu zituen aurkezpen labur batean, eta emanaldiaren ostean, ikusleekin gaiari buruz solastu zen, haien galderei erantzunez. Saioari bukaera emateko Euska Herriko produktuen dastaketa egin zen; bereziki gaztak (Idiazabal, Iraty-Ossau, San Franciscoko Barinaga Ranch ospetsua) dastatu ahal izan zituzten ikusleek eta horiek ere harrera bikaina eduki zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus