euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertsoen poesia eta metaforak film batera bildu nahi dituzte Txintxua Films ekoizetxekoek

2010/06/22

2009ko Bertso Txapelketako finalistak.
2009ko Bertso Txapelketako finalistak.

PUBLIZITATEA

Ez da aise azaltzea bertsolaritza ezagutzen ez duenari, are gehiago euskara mintzatzen ez duenari, zertan datzan eta zer daukaten bertsolaritzak eta bertsoek Euskal Herrian astero-astero hainbeste jenderen arreta erakartzeko, izan telebistaz, izan Euskal Herriko geografian barrena antolatzen diren emanaldi eta hitzorduetan. Seguruenik lagungarri izango da langintza horretan Asier Altuna bergararra errodatzen eta egiten ari den 'Bertsolari' filma. Besteak beste San Frantziskoko Euskal Etxean ere filmatu du. Orain arte lortu dituzten irudiak eta egin duten muntaia ikusgarriak dira. Emaitza horrek bultzatuta 'Bertsolari' filma finantziazio bila dabil orain eta proiektua zertan den ikusteko hamabi minutuko muntaia jarri dute interneten. Minutu batzuk badituzu, merezi du begiratua ematea.

Donostia, Gipuzkoa. Eztia ahoan jartzeko teknika erabili dute Txintxua Films produktorako Asier Altuna eta Marian Fernandezek. Primeran ekoiztutako hamabi minutuko muntaia luzatu eta ordu eta erdiko pelikula bihurtzeko dirua behar dute orain. Oraingoz, pasa den urtean Bilboko erakustazokan, BECen, jokatu zen Euskal Herriko Txapelketako irudiak eta Andoni Egaña bertsolaria eta ahozkotasunean aditua den pertsona batekin egindako elkarrizketak bildu eta atondu dituzte. Gainera, San Frantziskoko Euskal Etxean Andoni Egañak eskainitako bertso saioa ere jaso dute.

Diziplina artistiko inprobisatuari begiratua eskaini diote abian den lan honekin, ez Euskal Herrikoari bakarrik, baizik eta mundu guztikoari. Euskal Herria ez baita ahozko inprobisazioan aritzen den bakarra. Horrela, bertsoaren mundua ezagutzen ez dutenek unibertso horretara gerturatzeko aukera izango dute eta, bide batez, Euskal Herriko kulturan hain errotua dagoen tradizioa ezagutzekoa.

Eta askok, adin, ideologia, bizimodu eta alor desberdinetako 14.000 pertsona hitzaren inguruan zergatik biltzen diren ezagutu ahal izango dute. Izan ere, gutxi dira ahozko inprobisazioaren inguruan hainbeste zaletu biltzen duten kulturak.

Proiektuari lagundu nahi badiozu, erreparatu bideoaren hondarrean esaten direnei.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia