euskal diaspora eta kultura
2009/04/17
PUBLIZITATEA
Sao Paulo, Brasil. 'Poesias de Espanha: das origens à Guerra Civil' bildumaren aurkezpen ekitaldia Sao Pauloko Casa das Rosas aretoan egin zen eta bertara bildu zen poeta, idazle, artista, lagun eta kolaboratzaile talde mardulak topaketa bizi eta interesgarriaz gozatu ahal izan zuen. Ekitaldia 1936ko gudak euskal, galiziar, kataluniar eta espainiar poesian izan zuen eraginari buruzko eztabaida batekin hasi zen. Hizlariak Aristimunho bera, Sao Pauloko Euskal Etxeko euskara irakaslea, Estebe Ormazabal, eta Paulo Ferraz eta Miguel Afonso Linhares idazleak izan ziren.
Mahainguruaren ostean poesi irakurraldia egin zen, bost hizkuntzatan: euskera, katalanera, galiziera, gaztelera eta portugesezko itzulpena. Estebe Ormazabalek irakurri zituen euskarazko poemak. Horrez gain entzuleek aintzinako euskal balada eta kantu herrikoi batzuk ere entzun ahal izan zituzten bideo bidez, horien artean 'Neska ontziratua' (edo 'Brodatzen ari nintzen'), 'Maiteak erran zerautan' edo 'Gernikako Arbola' (bideoak ikusteko jo hona). Aurkezpenen ostean entzulegoa afari legea egiteko bildu zen.
[Ezkerretik eskubira, Paulo Ferraz, Fabio Aristimunho poeta, Estebe Ormazabal, Sao Pauloko Euskal Etxeko kidea eta euskara irakaslea eta Miguel Afonso Linhares 'Poesias de Espanha' bildumaren aurkezpenean egin zuten mahainguruan (argazkia F.Aristimunho)]
[Ekitaldian euskal kantu tradizionale bideoak izan ziren ikusgai eta entzungai. Iruditan 'Neska Ontziratua' (argazkia F.Aristimunho)]
Ekitaldiarin buruzko informazio gehiago Fabio Aristimunhoren literatur blogean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus