euskal diaspora eta kultura
2012/05/15
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Elkarrizketak GazteAukeraren blogetan segi daitezke, eta hor dago, esaterako, Maite Fraileri gaztelaniaz egin zioten elkarrizketa idatzian, bera nor den eta zertan ari den Londresen argitzen duena, London is calling izenburupean.
Hona Maite Frailek egindako bideoaren lehenengo zatia. Lekukotasun emaile agertzen direnak dira: Maite Romero (Eibar-koa), Aida Merino (Aretxabaleta), Naiara Arri (Sopelana), Imanol Arrutia (Artzentales), Olmar Elejaga (Galdakao) eta Mikel Elkoro (Bergara). Elkarrizketatutako beste bat Naiara Arri da, Londresko euskal etxeko, alegia London Basque Society-Euskal Elkarteko bulegaria.
Eta hauxe Maite Fraileren bigarren bideoa, Londresen bizi diren gazte euskaldun hauek agertzen digutela nolatan diren Londresen, zergatik, zein testuinguruan bertaratu ziren eta zer nolako bizimodua daramaten, euren lana, eta abar. Lekukotasunetako azkena, egilearena da, Maite Fraile berarena, bere ikusmolde agertuz baita ere egungo euskal egoeraz eta egoera orokorraz. Hori guztia, hasieran zein amaieran, Londresko hiri paisaia eta plano ugariz hornitua eta osatua.
Ados. Aldatu dugu linka eta orain zuek emandakoa agertzen da. Mila esker.
EuskalKultura.com, 2012/06/04 12:04
Maiteri elkarrizketa elebitan egin genion “London is calling”: belaunaldiz-belaunaldi gazteen erreferentzi izenburupean. Gazteaukera blogeko eduki guztiak bi hizkuntzatan daude. http://gazteaukera.blog.euskadi.net/2011/11/%E2%80%9Clondon-is-calling%E2%80%9D-belaunaldiz-belaunaldi-gazteen-erreferentzi/
gazteaukera, 2012/06/04 08:27
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus