Saladillo, Argentina. BERTAN BEHERA ZATI BATEAN BEDEREN. Saladilloko Euskal Etxea hasia da jadanik 2020ko ekintzen egitaraua osatzen helburu argi batekin: elkartean gero eta jende gehiago bildu euskal kultura ezagutaraztea. Hori dela eta martxoaren 20an Euskal Zinema Ibiltariari irekiko dizkio ateak, Carlos Gabilondo adituak euskal jatorrizko zuzendari baten film bat aurkezteko. Igor Legarreta bilbotarraren Cuando dejes de quererme ikusi eta gero, enpanada batzuk partekatuko dituzte bildutakoek.
Egitarauarekin jarraituz, martxoak 21 dantza klaseak hasiko dira Euskal Etxean Micaela Gaggiottiren eskutik; eta biharamunean, martxoak 22, bere muslari onenak errezibituko ditu Itxaropen-ek Barne Txapelketan neurtzeko. Irabazleek Ayacuchon jokatuko den Txapelketa Nazionalera joateko aukera izango dute.
Apirilean herri mailako jaialdi batean hartuko du parte euskal gizataldeak beste 16 erakunderekin batera. Hilak 4an eta 5ean stand bat muntatuko dute “Fiesta Provincial de la Galleta de Piso” delako festan, pintxoak, budina eta euskal tarta saltzeko. Sukaldearen arduraduna Guadalupe Arocena izango da.
Eta “sukaldetik” atera gabe, Euskal Etxeak gogorarazten du Ostiral Santuan bere ohiko Pasko enpanadak prestatuko dituela. Informazio gehiago, hemen.