euskal diaspora eta kultura
2009/10/30
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Argentinako hainbat euskal etxetan euskal komunitateetako kideen artean ADN laginak biltzen ari ziren bi ikertzaileek atzo adierazi zuten EHUko Farmazia Fakultatetik Euskal Herrira azaroaren 4an itzultzeko agindua eman dietela eta, ondorioz, Argentinako hainbat herritara aurreikusita eta zehaztuta zeuzkaten bisiten plana bertan behera gelditzen dela, Bahia Blancan, Euskal Astearen karietara ipini behar duten mahaia eta egin behar duten lagin bilketa azkena izango delarik.
Buenos Airesen, ekimen honetan lan handia egindako Norma Rios ezustean harrapatu du EHUtik adierazitakoak. EuskalKultura.com-i pasatu dion ohar batean esaten duenez, hamaika euskal etxetan hitzartuta zeuden bisitak lotu dituztenen desilusioa ulertzen du (izan ere bera baita desilusionatuta egon daitekeen lehena), handia izan baita proeiktu honek lortua zuen interesa eta partaidetza.
Deia, Bahia Blancan emaitza burutzeko
Aldi berean, eta Bahia Blancako egunak behar bezala baliatzeko, eskaera bat egiten die Euskal Astera joan behar duten euskal argentinarrei: "Bahia Blancara zoazten guziei ikerlan honetan lagun dezazuen eskatzen dizuet, lotuta genituen lekuetan bakarra izango baita orain, laginak biltzeko. Lagun dezagun, jostetan ibiltzeari minutu batzuk kenduz formulario batzuk betetzea molestia txiki bat izan badaiteke ere".
Norma Rios bera bi ikertzaileekin egongo da Bahia Blancan eta erantzun beharreko galderei erantzungo diela esan du. "Edonola ere, Unibertsitateak, parte hartu duten euskal etxe era erakunde guztiei emaitzei buruzko datuak sortu ahala emango dizkiela agindu du". Norma Riosen telefonoa, 1537 845370.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus