euskal diaspora eta kultura
2010/01/12
PUBLIZITATEA
Trelew, Argentina. Erabilera anitzeko aretoak 340 bat metro koadro dauzka eta 200 bat jende hartzeko modukoa izango da, baita liburutegi bat ere eta bilera-leku bat. Esan dezagun bestalde, egungo lehendakari Raul Ercoreca duen Euskal Etxeak 90 bazkide inguru dituela, lurralde hartarik hona immigratu zutenen ondorengoak.
Elkartea 1994ko maiatzaren 12an hasi zen Trelew-en, euren arbasoen lurra, ohiturak eta oroitzapena ohoratu nahi zuten euskaldunen ondorengoen talde baten ekimenez. Lehenengo helburua Araudia idaztea eta elkartea legearen aurrean legeztatzea izan zen, nortasun juridikoa ematearen bidez.
Bigarren helburua egoitza bat eraikitzen hastea izan zen, horretarako Udala tarteko ezarri zelarik, lursail egoki bat lortzearren. Hau arrakastaz egin zen.
Aldi berean Euskadiko Gobernuarekin harremanak hasi ziren, ordura arte egindakoaren berri emanez, haien onarpen ofiziala lortuz eta baita ere urteroko babes bat hasitako obrari zegokionez.
Abiatu ziren baita ere gizarte ekimenak, afariak, dantzaldiak eta te-hartzeak gehienbat, horiekin, Euskal Etxea begi onez ikusten zutenak biltzearekin batera, areto nagusia eraikitzeko sostengua lortzen zela. Honek bere azpiegitura osoa egina du eta soilik gelditzen zaio irekierak eta sabaia erosi eta ipintzea.
Honi dagokionez, Probintziako Exekutiboari babes bat eskatu zitzaion duela urte bete-edo, azaltzen du Ercorecak, jakitun dela oraindik ere beste zertxobait zain egon beharko duela, bizitzen ari den momentu berezia dela eta.
Aitortzen du bere komunitateak duen helburu zahar bat dela.
(2010-01-10ean Diario de Chubut-en argitara emana)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus