euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako euskal komunitateko kide Jean-Pierre Doyhenard-en heriotza jaso du Grand Junction, Coloradoko prentsak

2007/03/28

Jean Pierre Doyhenardek Grand Junctiongo Urrutia 
frontoiaren alde lan eskerga egin zuen
Jean Pierre Doyhenardek Grand Junctiongo Urrutia frontoiaren alde lan eskerga egin zuen

PUBLIZITATEA

Coloradoko Grand Junctioneko euskaldunen artean aski ezaguna zen Jean Pierre Doyhenard lapurtarra urtarrilaren 23an hil zen estatu horretako prentsak aste honetan jaso duenez. Doyhenard-ek berrogeita hamar urte baino gehiago eman zituen Estatu Batuetan, horietatik asko euskal komunitateko eragile aktiboa izanik. Uztaritzen jaioa, Doyhenardek Grand Junctioneko Urrutia frontoia salbatzeko kanpainan lan handia egin zuen. Egun frontoia Grand Junctioneko udalaren parke sarean sartuta dago.
1932an jaio zen Jean Pierre Doyhenard Lapurdiko Uztaritzen eta 19 urte zituela AEBko Colorado estatuan zegoen anaia zaharrarekin biltzeko gurutzatu zuen Atlantikoa. Une horretatik Estatu Batuetan bizi eta lan egin zuen Doyhenardek. Hasieran artzain moduan aritu zen, eta geroago, 1964an, Grand Junction-era joan zen hiltegian lan egitera. Bertan baserri txiki bat erosi eta gauez zein asteburutan azienda hazteari ekin zion. Rocky Mountains News agerkariak jaso duenez, alarguna eta bi seme-alaba utzi ditu 75 urteko lapurtarrak.

Baina senitartekoek ez ezik inguruko gainontzeko eusko amerikanoek ere faltan sentituko dute. Bera baitzen, aipatu egunkariaren arabera, euskal komunitatearen aitzindarietako bat Grand Junction-en. Uztaritzeko semeak eta bere emazteak, Margaret Doyhenardek, udalak behera bota nahi zuen Urrutia frontoia salbatzeko mugimendua gidatu zuten 1999an. Euren helburua lortu zuten eta lau urte beranduago Jean Urruty baxenafarrak 1978an eraiki zuen frontoia berriro martxan jarri zuten udalaren parke sarean sartuta.


Lotura interesgarriak

Jean Pierre Doyhenard hileta oharra Coloradoko prentsan
Rocky Mountains News

Grand Juntion-eko Urrutia frontoia berriro irekita
EuskalKultura.com-en argitaratua 2003ko martxoaren 18an

Euskaldunak Coloradon
BasqueHeritage.com-en Euskal AEBak atalean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia