euskal diaspora eta kultura
2011/09/12
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Egun osoko programa antolatu zuten Mar del Platako Denak Bat-eko kideek joan den abuztuaren 26an 'Txiki Eguna' ospatzeko. Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta 0 eta 13 urte arteko berrogeita hamar bat txiki bertaratu ziren euskal etxera eurei zuzendutako jaiaz disfrutatzeko.
[Jolas eta kirol askotan aritu ziren Mar del Platako umeak, tartean soka-tiran (argazkia EE)]
Etxeko dantza-irakasle diren Maria Luz Vicente, Andoni Iriberri, Nerea Balzola, Itziar Gorostegui eta Lucia Martinez Irazoqui-ren eskutik, elkarteko dantzari txiki, ertain eta kide nagusien seme-alabek, taldetan banatuta, lasterketak, soka-tira eta altxor bilaketa egin zituzten. Arte txoko bat ere muntatu zuten Denak Bat-ekoek txikienentzat. Jolastu eta kirola egin ondoren, askari gozo gozoa eskaini zitzaien umeei. Guraso, aiton-amona eta irakasleek lagundu zituzten neskatxo eta mutikoak egun osoan. Agur esateko, dantza irakasleek oroigarriak oparitu zituzten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus