euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrogei bat haur euskal amerikarrek hasiko dute igandean Buffalo Wyoming-en 2008 NABO Udaleku

2008/06/11

2006ko Udalekuko talde argazkia, Nevadako Elkon (argazkia EuskalKultura.com)
2006ko Udalekuko talde argazkia, Nevadako Elkon (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Berrogei bat haur 10 eta 15 urte bitartekoek, Nevada, Oregon, Idaho, Kalifornia, Utah eta Wyoming bertatik etorriak hasiko dute datorren igandean Wyomingeko Buffalo herrian NABO 2008 Udalekua. Kanadako bi neska eta Euskal Herriko beste bi neska-mutiko ere tartean, Buffalori erabat lotutako historia den garai bateko euskal artzainen esperientzia azaldu eta biziarazi nahi izango diete aurten Udalekun haurrei. Abiatzea igandean arratsaldeko hiruretatik aurrera, Kate Camino eta Teresa Fieldgrove ekimeneko koordinatzaile.

Buffalo, WY, Estatu Batuak. Guztia prest dago Wyoming-eko Buffalo herrian datorren igandetik aurrera eta bi astez NABOk urtero antolatzen duen Udaleku (sic) izeneko ekitaldiari ekiteko. Berrogei dira izena emandako 10-15 urte arteko haurrak, AEBetako sei estatutako zenbait herritakoak, tartean Nevadako Winnemucca, Battle Mountain edo Renotik etorriak; Oregoneko Ontariotik; Kaliforniako San Frantzisko, Los Banos, Bakersfield eta Chinotik; Utah-ko Salt Lake Citytik; Idahoko Boisetik; eta Wyomingeko Buffalo bertatik. Aurtengoan, 2000.ean Buffalo herrian egin zen lehenengo Udalekuko zuzendaria, Kate Camino, eta Teresa (Escoz) Fieldgrove arituko dira zuzendari.

Ekitaldiak ekainaren 15ean, datorren igandean alegia, arratsaldeko hiruretatik aurrera Buffaloko Parkean egingo den lehenengo harrera saioarekin hasiko dira. Zenbait ekimen antolatu dira egun horretarako, piskanaka Estatu Batuetako hainbat lekutatik iristen joango diren haur eta familiei ongietorria emateko. Biharamunean, berriz, lehenengo udaleku egun osoari ekingo zaio, herriko Union Congregational Church delakoaren aretoetan. Ohi bezala, honako gauzez izango dituzte haurrek egunero saioak: euskal dantzak, kultura zahar eta modernoa, txistu, euskara eta kantuak, besteak beste.

Ekimeneko alderdirik jostagarrienean, mendi irteerak ere egingo dituzte, igerilekura aterako dira, bolotan arituko eta rodeo batera ere joango dira Far West-eko herri peto-petoa den Buffalon. Gauza azpimarragarrienetako bat, ekainaren 21ean, Big Horn mendietan, euskal artzainak egiten zuten moduan igaroko duten gaua izango da, artzain ohien eskutik bizimodu horren berri izango dutela, ikusiz eta ikasiz nola egiten zuten ogia, zer nolako bizimodua zeramaten, ez bakarrik hitzetan, egun batez bizi modu eramanez baizik. Euskal Herritik etorri ziren euren arbasoen moldeak eta eskarmentua biziko dute.

Lotura interesgarriak

North American Basque Organizations, NABO
http://www.nabasque.org

Bakersfield-eko Udalekuko kronika
2005eko abuztuaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia