euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berriz zabalik datorren asteburutik aurrera Sydneyko Gure Txoko EEa, ez ahaztu erreserbatzea igandean bazkaltzeko

2020/06/22

Gure Txokoko artxiboko irudiak, bazkaria elkartean Euskal Australiar Alkarteko kideen bisitaren karietara
Gure Txokoko artxiboko irudiak, bazkaria elkartean Euskal Australiar Alkarteko kideen bisitaren karietara

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia. Australian, itxialdi egoeraren amaierak eta neurri zorrotzak arintzeak fase berri batera ekarri baita ere Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea, etaelkarteak datorren asteburutik aurrera egoitza berriro zabalduko duela iragarri du. Izan ere, Gure Txoko aukera polita da jende askorentzat igandetan ongi bazkaltzeko, eta zabalik dago dagoeneko datorren iganderako erreserbak egiteko posibilitatea, "COVID-19ak ezarritako neurriak zintzo errespetatuta, noski", adierazi diote EuskalKultura.eus-i euskal elkartetik.

Itxita egon den bolada, ordea, mentenimendu lanak egiteko eta otsailean gertatu zen ekaitza handiak eragindako kalteak --teilatuko zati bat eraman zuen-- konpontzeko baliatu ditu Gure Txokok. "Aseguruak teilatuko kalteak konpondu dizkigu", baitetsi digute, eta aldi berean "eraikin barruko sabaiak berregin eta hezetasunen aurka hobeto isolatu ditugu".

Gure Txokoko lagunek esker bereziak eman nahi dizkiote etxearen zaintzaren ardura daraman Alvarori "obrak hurbiletik jarraitzeagatik eta gauzak ondo egin zitezen ziurtatzeagatik. Eskerrik asko Alvaro!".

Anna Ugarte-Carral eta Gure Txoko

Gogora dezagun, bestalde, Anna Ugarte-Carral sukaldari gazte australiar ospetsuak aipu berezia egin duela ekain honetan bertako prentsan Gure Txoko Euskal Etxearen igandetako bazkaria laudatuz. Ikus hemen.

-Euskal Etxearen webgunea: www.guretxoko.com.au
-Igandetako erreserbak egiteko, hemen
-Elkartearen Facebooka



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia