Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak berriz zabaldu du Gaztemundu 2024an izena emateko epea. EHAA buletin ofizialak joan den astelehenean, irailaren 30ean, eman zuen argitara aurreko Ebazpena aldatzen duen Ebazpen berria eta, eguneraketaren arabera, aurreko epean izena emandakoek segitzen dute izena emanda, baina hamar eguneko epe berri bat zabaltzen da euren izena emendatu nahi dutenentzat.
Eskaintzen diren elkuak 15 dira, eta gazte partaideek gehienez 35 urte eduki ahal izango dituzte 2024ko urtarrilaren 1ean, Euskal Etxe bateko kide beharko dute izan. Aurkeztu beharreko dokumentuen artean Youtuberako lotura bat beharko dute bidali, 3 eta 5 minutu arteko bideo batera bideratuta. Bertan euskal dantza tradizionaleko klase bat agertuko da, eurak antolatu eta grabatu eta Youtube igoa, "ezkutu" gisa fonfiguratuta. Esteka hau eskabide elektronikoari erantsiko zaio.
Gogoratu, beraz, Gaztemundu 2024ko abenduaren 1etik 15era izango dela, euskal dantza gaitzat harturik, eta egoitza nagusia Gasteiz izango duela. Izena eman ahal izateko azken eguna urriaren 14a izango da, astelehena, Euskal Herriko 23:59etaraino.
Informazio osoa hemen:
— Euskaraz
— Gaztelaniaz