Villa Maria, Argentina. Kantxa berritu berri batek errezibituko ditu datorren igandean, otsailaren 13an, Villa Mariako Euzko Etxean, Pilota Paleta Final Probintzialetan arituko diren pilotari eta zaletuak. Hirugarren mailako frontoi finalak izango dira, 2021ari dagozkionak. Partidek kantxa estreinatuko dute ofizialki, egindako obrekin "frontoia nazioarteko araudiaren arabera margotu baita, egokia delarik orain partidak filmatu ahal izateak eskatzen dituen ebentu nazionaletarako", azaldu dute Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordetik.
Txapelketako finalak igandeko goizeko 9:30etatik aurrera jokatuko dira bere sorreratik 1946an pilotazaletasuna ezaugarri izan duen Cordoba probintziako euskal etxe honetan, Lisandro de la Torre 33 helbidean eta Cordobako Pilota Federazioaren kontrolpean egongo dira. Sarrera libre eta doan izango da.