euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berriozarko 'Txori Zuri' taldeko dantzari nafarrak Ibizako Sant Rafel-eko Jai Nagusiko partaide gonbidatu

2009/10/29

Talde berriozartarra joan den larunbatean, meza nagusi ondoko prozesioan partaide, Ibizako Sant Rafel-en (argazkia Juan A. Riera, Diario de Ibiza)
Talde berriozartarra joan den larunbatean, meza nagusi ondoko prozesioan partaide, Ibizako Sant Rafel-en (argazkia Juan A. Riera, Diario de Ibiza)

PUBLIZITATEA

Berriozarko Txori Zuri Dantza Taldea partaide aritu da joan den asteburuan Ibizako Sant Rafel-ek ospatu ditu Jai Nagusietan, bertako dantza taldeko lagunek gonbidatuta. Talde nafarrak 26 dantzari eta 13 musikari ekarri zituen bertara eta protagonismo berezia izan zuen, bertakoek eskatuta eurekin atera zenean prozesioan kalerik kale Ibizako apezpikuak emandako meza nagusiaren ondotik. Horren ostean euskal dantza erakustaldi bat eskaini zuen, Sant Rafeleko lagun anfitrioekin oholtza partaide.

Sant Rafel, Ibiza. Txori Zuri Dantza Taldeko kideak Sant Rafel-eko Jai Nagusiko gonbidatu bereziak izan dira, urtero urriaren 24an ospatzen den ekitaldian. Ohorezko lekua eman zieten, partaide joan baitziren eurekin, bertako dantza taldeko kideek, Ibizako apezpikuak, Vicente Juan Segurak, eman zuen meza nagusiaren ostean kalerik kale abiatu zen prozesioan. Haren ondotik, parrokia ondoko Joan Marí Cardona plazan, dantza erakustaldia gauzatu zen, Euskal Herriko eta bertako dantzak gozagai.

Talde nafarra 26 dantzarirekin etorri zen Ibizara, hauen laguntzaile 13 musikari --Berriozar bertako Bizkargain fanfarreko hamabi, eta txistulari bat--, adinez 16 eta 35 bitartekoak. Sant Rafel-eko taldearen gonbidatu gisa bertaratu zen Txori Zuri taldea, Gironan elkar ezagutu ondoren, dantza jaialdi batean.

Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzen erakustaldia eskaini zuen Txori Zurik. Larunbat eguerdiz egin zuen lehenengo exhibizioa, bertako Jai Nagusiko parte. Dena den, emanaldi nagusia igandean etorriko zen, bertako Folklore Jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzearekin. Jaialdian, euskal taldea eta Sant Rafeleko anfitrioez gainera, partaide izan ziren la Colla d´Aubarca, Vicent Tur (Jeroni), Pepita Palau eta Antònia d´en Beia.

Lotura interesgarriak

Berriozarko Txori Zuri Dantza Taldea
www.txorizuri.org

Bizkargain fanfarrea
Berriozarren 1992an sortua



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia