euskal diaspora eta kultura
2009/01/21
PUBLIZITATEA
Zamudio, Bizkaia. Innobasqueko prentsa bulegoak berak xehetutako programari jarraiki, atzo asteartez, urtarrilaren 20an, Kolonbiako lehendakariorde Francisco Santos-ek bisitatu zuen Innobasqueren egoitza, erantzunez honela, iazko azaroan Pedro Luis Uriarte Innobasqueko lehendakariak haren herrialdera egindako bisitari. Honen harira, seguruenik, Innobasque aurten bertan itzuliko da Kolonbiara, nazioarteko maila goreneko topaketa bat dela-eta, Medellinen izan ere, ekainaren 18an eta 19an.
Bihar osteguna, berriz, Mexikoko San Luis Potosiko ordezkaritza bat etorriko da Innobasquera, Héctor Mendizabal, Javier Salazar eta Alejandro Zapata buru direla. Mexikon, Kolonbian eta Txilen bezalaxe, euskal loturako enpresen ezarpena handia izan da tradizioz, eta beraz Euskadiko eta Mexikoko ekonomien arteko harremana hausnarketa-gaietako bat izango da bilera honetan.
30ean Txileko Ekonomia ministroa
Datorren astean, ostera, urtarrilaren 30ean, Michelle Bachelet-en egungo gobernuko ekonomia-ministroa den Hugo Lavados izango da bisitaria. Lavados ministroak izen laudatua eta goretsia da makroekonomia, mikroekonomia, ekonomia-garapen eta proiektuen ebaluazioaren arloetan.
Innobasquek Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinaturik sustatzen dituen elkarretaratze hauek berrikuntzarako euskal erakunde hau nazioartean zertzen ari den kokatze- eta kontrastatze-estrategiaren barruan sartzen dira, jakin arazi dute Pedro Luis Uriarte buru duen ekimeneko prentsa bulegotik.
Lotura interesgarriak
Innobasqueren webgunea
www.innobasque.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus