euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berriez jantzita dator Caracaseko Eusko Etxeko 'Jazoera' buletina: musika, pilota, Gabon afaria...

2011/12/26

Neskak ederki aritu ziren Venezuelako Pilota Joko Nazionaletan. Iruditan, Maialen Azpiritxaga-Eguzki Mantxobas, eta Irantzu Leunda-Maria Dumont pilotariak (argazkia Jazoera)
Neskak ederki aritu ziren Venezuelako Pilota Joko Nazionaletan. Iruditan, Maialen Azpiritxaga-Eguzki Mantxobas, eta Irantzu Leunda-Maria Dumont pilotariak (argazkia Jazoera)

PUBLIZITATEA

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxearen 'Jazoera' buletinak aldarte baikorrarekin eta berriez jantzitako abenduko ale batekin esan dio agur. Buletinak berak islatzen duenez, ekimena sustraitu egin da euskal komunitatearen baitan eta datorren urterako ere gogotsu ageri dira Jazoerako kolaboratzaile eta lagunak. Azken ale honetan Venezuelako euskal komunitatean azaroan eta abenduan egin diren ekimenen berri dakar hilabetekariak, aipatuz, esaterako, Eusko Etxean jokatu ziren Venezuelako Pilota Joko Nazionalak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Koruaren bisita eta Gabonetako afariak Caracasen eta Valencian. Ate joka daukagun urte berrian urtean, gehiago!

Caracas, Venezuela. Carasko Euskal Etxeak Jazoera buletinaren bederatzigarren alea argitaratu du, abenduari dagokiona. Ale honekin itxiko du buletinak aurtengo urtea eta arduradunek orain arte eginiko bidearen balioespen oso baikorra egin dute: apirilean sortu zenez geroztik emeki-emeki irakurle eta kolaboratzaile sarea sendotu du Pedro Javier Arriaga Agirrek koordinatzen duen buletinak. 

Venezuelako euskal komunitatean azken asteotan egin diren ekimenak asko izan dira, eta horien berri biltzen du ale berriak, tartean azaroaren bukaera aldera Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Koruak Caracasko Eusko Etxean eman zuen kontzertua; Koruaren dozena bat partaidek bisitatu zuten Venezuela eta Caracaseko Eusko Etxea, eta euskal kantuen kontzertu bat eskaini zuten. 

Buletinak Caraboboko Eusko Etxeko berri ere ematen du, abenduaren 3an Naguanaguan egin zen Gabon afariaren kronika bilduz; Caracasko Eusko Etxean abenduaren 11an egin zen Eguberri bazkariaren argazki sorta ere badakar. Bestelakoa da, eta interesgarria oso, Txomin Viscarret Valero poeta eta andinistaren heriotza eta azken abentura gogora dakarren kontakizuna.

Pilota da hein handi baten ale honetako protagonista eta buletinak abenduaren 10etik 15era Eusko Etxean jokatu ziren Venezuelako Pilota Joko Nazionalen berri dakar. Eusko Etxea-ko pilotariak fin aritu ziren eta hauek dira lortu zituzten emaitzak:

EMAKUMEZKOEN PALETA GOMA:
-Zilarrezko domina: Irantzu Leunda Viscarret
-Brontzezko domina: Maialen Azpiritxaga – Eguzki Mantxobas

EMAKUMEZKOEN FRONTENISA:
-Brontzezko domina: Maitane Barreda – Estibalitz Barreda – -Maria Teresa Ballatori

PALA MOTZA:
-Urrezko domina: Jorge Borrajo – Gabriel Reyes

LARRUZKO PALETA:
-Urrezko domina: Jorge Borrajo – Gabriel Reyes

ESKUZ BANAKA:
-Urrezko domina: Miklos Vidal – Iker Urcelay
-Zilarrezko domina: Ekaitz Lacasa
-Brontzezko domina: Carlos Salinas – Iraurgi Olalde

ESKUZ BINAKA:
-Urrezko domina: Miklos Vidal – Iker Urcelay – Jorge Borrajo – Eduardo Casellas
-Zilarrezko domina: Ekaitz Lacasa
-Brontzezko domina: Carlos Salinas – Iker Sabando – Iraurgi Olalde

-Jazoera zure e-mailean jaso nahi izanez gero, eskatu   jazoera@hotmail.com helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia