euskal diaspora eta kultura
2008/08/28
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. ‘Zertarako Amestu’ dokumentala Portobelloko Zine Jaialdiko 'Death of Alternative Music Venues’ atalean ikusga izango da etzi. Jaialdi hau bihar hasi eta irailaren14a bitartean luzatuko da eta Ingalaterrako zine independientearen hitzordu garrantzitsuenetako bat da. Filmearen emanaldia arratsaldeko seietan hasiko da, Westbourne Studios izeneko aretoan. Ibon A. Totorikak zuzendu du filma eta bertan Berri Txarrak taldearen 25 hilabete bizienak jasotzen dira, 'Jaio.Musika.Hil’ diskoa sortzen hasi zirenetik Europa, Amerika eta Asian zehar egin zuten bira luzea bukatu arte.
Esperientzia zirraragarri bezain aberasgarria izan da, milaka lagunen aurrean emandako kontzertu jendetsuekin. Uztailean taldeak mini bira bat eskaini zuen Japonian eta abuztuaren 16ean itxi zuten nazioarteko bira Gernikan eman zuten kontzertuarekin. Bertan agur esan zion taldeari ‘Rubio’ baxujoleak. EuskalKulturak taldeko beste bi kideekin hitzegin du (Gorka Urbizu, ahotsa eta gitarra, eta Aitor Goikoetxea, bateria), disko berrirako abestiak prestatzen ari diren bitartean.
-Nolakoa izan da Japonian egin zuen bira labur hau?
Bira oso bizia izan da, bi kontzertu baino ez ditugu eman baina oihartzun handia izan dute. Bat Tokyon, eta bertan 2007an eman genuen kontzertuan gure musikarekin 'kateatuta' gelditu ziren zale batzuk errepikatu egin zuten. Bigarrena Fuji Rock Festival 2008 jaialdian, Japoniako rock jaialdi nagusian. Azken hau talde bezala bizi izan dugun esperientzia indartsuenetakoa izan da. Jaialdia ireki zuen taldea izan ginen eta 10.0000 japoniarren aurrean jo genuen. Ikurrinaren bat ere ikusi genuen jendetzan.
-Zer nolako maila ikusi zenuten taldeen artean?
Aurreko Asiako biran ikusi ahal izan genuen bezala, Japoniako taldeek atentzioa deitzen dien edozer mimetizatzeko joera dute. Hori dela eta, musikalki trebatzez gain, garrantzia handia ematen diote irudiari, show-ari. Talde batek punk-a egiten badu, imajina daitekeen ile gandor deigarriena espero dezakezu. Taldea metal estilokoa bada, denak beltzez jantzita ikusiko dituzu. Beste unibertso bat bezala da. Hori guztia oso deigarria da, baina batzuetan mendebaldetik etortzen zaiena begira egon baino, zergatik ez ote duten euren estilo propioa sortzeko hainbeste ahalegin egingo pentsatzen duzu. Hori bai, jotzeko orduan oso trebeak dira.
-Nola hartu zintuzteten zaleek?
Esan bezala, Fuji Rock jaialdian, toki pribilegiatuan jo genuen eta erabateko zoramena izan zen. Jaialdi honek musikaz haratago egiten du eta antzeko beste jaialdietan sekula ikusi ez dugun izpiritu bat dago. Taldeek euren musikarekin zerbait sentiaraz diezaion dator jendea, taldeak nongoak diren, ezagunak diren edo ez... axola gabe. Tokyoko aretoan iaz baino jende askoz gehiago bildu genuen eta, garrantzitsuena, iaz egon zirenetako askok errepikatu egin zuten eta lagunak ekarri zituzten. Gure abestiak hotzartean kantatzen dituzte eta adibidez, 'Denak ez du balio' kantuko ingelesezko zatiak dakizkite (Rise Against taldeko Tim McIlrath kantariarekin kolaborazioa). Hori oso garrantzitsua da. Kontzertuagatik zorion e-mail eta mezu asko jaso genituen myspace.com-eko orrian eta hori seinale oso ona da.
[Berri Txarraken kontzertua Fuji Rock jaialdian (argazkia Koichi Hanafusa)]
-Ze diferentzia nabaritu duzue aurrekoan Japonian egon zineten aldiarekin?
Aurrekoan Japonia eta Taiwan egin genituen, oraingoan Japonia soilik. Aurrekoan aretoak baino ez genituen egin eta oraingoan areto berri bat (Marz, Tokyon) eta makrojaialdia egin ditugu eta horrekin oihartzun askoz zabalagoa izan dugu Japoniako zale eta komunikabideen artean.
-Munduan zehar ibili zarete dagoeneko, baina leku berezi bat aukeratzekotan, zein izango litzateke?
Ezinezkoa da herrialde bakarra, hiri bakarra aukeratzea. Naebako Fuji Rock (Japonian) aukeratuko genuke, San Franciscoko kontzertua, Rise Against taldearekin egin genituen kontzertu askok, adibidez Amsterdameko Melkweg aretoan... baina zalantzarik gabe gehien maite gaituzten lekua eta guk gehien maite dugun publikoa Euskal Herriko zaleak dira. Beraiek gabe, ezinezkoa litzateke gauden lekura heltzea. Topikoa ematen du, baina egi hutsa da.
-'Rubio'-k taldea utzi egin du berriki. Ze eragin du horrek Berri Txarraken?
BTX-ek duen aktibitate erritmoak asko esigitzen du, oso mentalizatuta egon beharra dago eta bizimodu hau zinez maitatu. Rubiok gelditu eta bizitza lasaiago, konbentzionalago bat egiteko gogoa zuen, nolabait esateko. Pena da, baina ez dugu bere erabakia errespetatu eta bere ordez ahal dugun baxujolerik onena bilatzea baino, argi daukaguna zera delako: Berri Txarraken onena emateko dugula.
-Kontzertu eta bira artean, disko berria prestatzako astirik ba al duzue? Edo atsedena hartu nahi duzue?
Ez dugu sekula abestirik idazten bira egiten ari garen bitartean. Ideiak baditugu, noski, baina sorkuntza prozesua lau edo bost hilabetetan biltzea nahiago dugu, abesti guztien soinua trinkoa eta homogeneoa izan dadin. Guretzat ez du zentzurik disko berean orain dela hiru urte eginiko kantua idatzi berria den batekin sartzea. Seguruenik denboran alde hori nabaritu egingo litzateke. Kantu garaikideak grabatzea gustokoa dugu. Orain urte erdi dugu gutxienez nahi dugun diskoa egiteko.
Portobelloko Zinemaldiari buruzko informazio gehiago, hemen.ia iego, ia iego el masturbador k bino de ekuador! ponte el bañador alau del radeador, koje un tenedor y empieza la hora del MASTURBADOR!!!!!!!!!!!!! dale salbador al masturbador!:!::!: empieza el olor y kanbias de kolor komo un puto kamaleon!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
cancion masturbaaa, 2009/06/01 14:49
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus