euskal diaspora eta kultura
2011/02/25
PUBLIZITATEA
Lekunberri, Nafarroa. Berri Txarrak taldearen 'Folklore' kantua Independent Music Awards mundu mailako sarietarako finalista izendatua izan da, 'Punk Kanturik Onena'ren kategorian. Sariak, antolatzaileek antolatutako epaimahai batek erabakitzen ditu, baina kategoria bakoitzean publikoaren saria ere badago eta, beraz, bere botoa talde euskaldunari eman nahi diona garaiz dago, aski duelarik esteka honetan klik egin eta hortxe botoa ematea. Publikoaren sarietarako bozkatzeko epea uztailaren 11ra arte dago zabalik.
Epaimahaiak erabakitako sarieeo dagokienez, hasierako galbaheen ondotik, kategoria bakoitzean bost finalista baino ez daude, horien artean, 'Punk Kanturik Onena' kategorian, Lekunberriko hirukotea. Independent Music Awards (IMA) sariek, musika independentearen munduan urtero agertzen diren talde eta gertarakari esanguratsuenak saritzen dituzte. Epaimahai 'profesionala' osatzen dutenen artean Tom Waits, Ozzy Osbourne, Suzzane Vega, Pete Wentz, eta abar luze bat aurki daitezke. Epaimahai honen erabakiak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira.
Bitartean, Berri Txarrak-ek aurrera darrai Hego Amerikan zehar burutzen ari den birarekin eta datozen egunotan Brasil eta Argentinan izango dira Rise Against taldearekin batera.
-Sarirako izendatuta dagoen Folklore abestia zuzenean
-Berri Txarrak-en webgunea
-Berri Txarraken biraren inguruko xehetasunak
-Publikoaren saria Berri Txarrak-i emateko egin klik hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus