euskal diaspora eta kultura
2011/07/22
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Duela zenbait aste Berri Txarrak-en aldeko botoa emateko gonbitea egin genizuen EuskalKultura.com-en eta aukera horri eutsi eta hala egin zenutenon ahaleginak fruitua eman duela esan daiteke; izan ere, taldeak aurtengo Independent Music Awards lehiaketan Vox Populi saileko Punk kantu onenari saria eskuratu du. Zehazki, 'Payola' diskoko 'Folklore' kantuak jaso du saria.
Karia horretara, taldekideek eskerrak eman nahi dizkiete euren aldeko botoa eman duten zaleei, www.berritxarrak.net webgunean plazaratu duten mezuaren bitartez, eta bozketan "mundu osoko 57.000 entzule inguruk" parte hartu dutela azpimarratu dute. Aurtengo Independent Music Awards-eko epaimahai ofizialean Tom Waits, Suzanne Vega edo Ozzy Osbourne bezalako musikari sonatuak izan direla ere azpimarratu du talde nafarrak. "Eskerrik asko gure alde bozka eman duzuenoi, laster gara zuekin disko berria besapean", iragarri dute.
'Folklore' kantua taldeak Radio3 irratiarentzat egin zuen emanaldiaren bideo honetan:
-Taldeari buruzko informazio gehiago, Berri Txarrak webgunean
-Independent Music Awards-i buruzko datu gehiago, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus