Berri Txarrak, Euskal Herriko talde ezagunenetako bat, Hego Ameriketan izango da abenduan, Descendants taldearekin biran. Aurretik aditzera eman genuen kontzertuak eskainiko zituztela Sao Paulo, Buenos Aires eta Txileko Santiagon. Orain data horiei kontzertu berriak gehitu dizkiete hiru hiri horietan, eta gainera beste bi hiri eta herrialde gehitu dizkiote birari: Lima (Peru) eta Bogota (Kolonbia). Data zehatzak jarraian.
Donostia-San Sebastián. Berri onak Berri Txarrak taldearen Hego Ameriketako zaletuentzat: taldeak zabaldu egin du abenduan egingo duen bira eta data berriak gehitu dizkie aurretik iragarritakoei. Orain Brasil, Argentina eta Txilez gain, Lekunberrikoek Perun eta Kolonbian ere joko dute.
Aurreneko emanaldiak Descendents taldearekin batera egingo duten biraren barruan izango dira. Hauek dira datak:
-Abenduaren 2a: Sao Paulo, Brasil. Tropical Butantâ aretoan (+ Descendents)
-Abenduaren 3a: Sao Paulo, Brasil. Tropical Butantâ aretoan (+ Descendents)
-Abenduaren 4a: Buenos Aires, Argentina. Teatro de Flores-en (+ Descendents)
-Abenduaren 7a: Santiago, Txile. Teatro Cúpula-n (+ Descendents)
Ondoren, taldeak bere aldetik jarraituko du:
-Abenduaren 8a: Santiago, Txile. Kmasu Premiere-en (+ Fiskales Ad-hok)
-Abenduaren 9a: Santiago, Txile. Kmasu Premiere-en (+ Fiskales Ad-hok)
-Abenduaren 11: Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires Rebelde 2016 jaialdian.
-Abenduaren 12a: Lima, Peru. La Noche de Barranco-n (+ Estelares)
-Abenduaren 15a: Bogota (Kolonbia). Auditorio Lumiere-en.
Informazio gehiago Berri Txarrak taldearen webgunean, hemen.