euskal diaspora eta kultura
2011/03/14
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko Hirian izan dira Berri Txarrak rock taldea osatzen duten Galder Izagirre, Gorka Urbizu eta David Gonzalez. Egonaldi laburra izan da hirian egin dutena. Brasildik Kanadarako bidean, emanaldiak izan dituzte Txile, Argentina, Uruguai eta Mexikon. Nahiz eta egun bakarreko bisitan etorri, ez zioten huts egin hirian euskara ikasten dabiltzan mexikarrei eta solasaldia eskaini zuten hiruek UNAMeko Che Guevara auditoriumean.
Ehun lagun inguru batu zituen solasaldiak. Tartean Euskal Herritik etorritako estudiante andana, eta haiekin batera berton euskara ikasten dabiltzan mexikarrak. Aurkezle Miguel Arsuaga izan zuten, euskal rockaz gehien dakien mexikarra. Urbizuk berak eman zituen taldeari buruzko azalpenak: nola sortu zen 1994an zarata egiteko gogoz, eta nola atera dituzten orain arte 6 disko eta dokumental bat.
Entzuleen artean gehienak ez ziren kantuek diotena ulertzeko gai. Hala ere, musikarekin bakarrik eurengana heltzeko gai izan daitezkeela erakutsi zuen hirukote nafarrak. “Musikak gainditzen ditu mugak; musikak eraman gaitu sekulan amestu ez genituen tokietara eta musikak erakutsi dizkigu bururatzea ere zailak genituen errealitateak”, azaldu du Urbizuk.
-Berri Txarraken Amerikar biraren berri, taldearen blogean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus