euskal diaspora eta kultura
2014/03/19
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Berri Txarrak taldea Estatu Batuetara joango da egun gutxi barru Ross Robinsonekin batera ekoiztu zuen eta Matt Sharp abeslariaren kolaborazioa biltzen duen estudioko azken lana, “Haria”, jendaurrean aurkeztera.
Lehenengo emanaldia San Frantziskoko Hemlock Tavern aretoan eskainiko dute apirilaren 8an, hurrengo egunean Kaliforniako Merced herriko Tigres & Daggers Recordesen arituko dira. Handik Estatu bereko Chico herrira joango dira apirilaren 10ean. Kontzertu bira apirilaren 11n Oregoneko Eugene herriko Tiny Taverneko emanaldiarekin jarraituko dute, 12an Seattle-en izango dira, 13an Portland-en eta Estatu Batuetako bira New Yorken amaituko dute. Azken kontzertua Brooklyn-eko Death By Audio aretoan eskainiko dute apirilaren 15ean The Naked Heroes taldearekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus