Donostia-San Sebastian. Errepidean da berriz ere Berri Txarrak taldea, "Denbora da poligrafo bakarra" azken lana aurkezten. Taldearen 20 urteak ospatzeko, musikariek 20 kantu berri argitaratu dituzte, hiru diskok osatzen duten lanean bilduta eta zaleen erantzuna bikaina izan da: taldeak Donostian eman zituen lau kontzertuen sarrerak agortu egin ziren. Halarik ere, emanaldi horiek sarean ikusteko aukera dago oraindik, Naiz Kontzertuak webgunean.
Biraren ondorengo hitzaldia ostiral honetan bertan izango da, Bordelen, eta larunbatean Parisen izango dira. Nazioarteko ibilbidean euskal etxeak eta elkarteak diren hainbat tokitan izango da taldea, eta horiek azpimarratu nahi ditugu: Logroño, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Murtzia, Frankfurt, Berlin, Valladolid, Mallorca... Iragarri berria da beste data bat; martxoan AEBetan izango da taldea, "South by Southwest" musika eta zinema jaialdian, Texasen.
Emanaldiei buruzko informazioa, Berri Txarraken webgunean eta gure Agendan. Data berriak iragarri ahala agendara gehituko ditugu.