euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri onenak Macachinetik: prebentzio neurriak hartuta, berriro hasi dira Euskal Etxean aurrez aurreko ekintzak

2020/07/14

Pixkanaka, aurrez aurreko ekintzak berriro ere Macachingo Euskal Etxean
Pixkanaka, aurrez aurreko ekintzak berriro ere Macachingo Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Herrialdeko beste leku batzuetan ez bezala, badirudi mundu osoa kolokan daukan pandemia hau arnasbide txiki bat ematen ari dela Argentina barnealdeko herri txiki batzuetan, non konfinamendu ehun egun hauetan Covid-19 kasurik egon ez den egon. Hori da Macachinen kasua. Izan ere La Pampa probintzia osoak oso itxialdi lasaia bizi izan du eta horregatik bertako erakundeak ohiko jarduerak egiteko baimena lortzen ari dira, gutxika.

Macachingo Euzko Alkartasunak bere ateak ireki dizkio berriro publikoari eta hasi ditu dagoeneko dantza klaseak. Gazte eta helduen taldeek talde txikiagotan –urruntze soziala mantentzeko– entseatzen dute eta txikiak datorren astean hasiko dira, Euskal Etxeak dagokion baimena lortzen duenean. Euskara klaseak ere bueltatu dira ikasgelara baina momentu honetan ikasle eta irakasleak merezitako neguko oporrez  ari dira gozatzen.

Euskal Etxeko kirolariak –tartean pilotariak– ere bueltatu dira entrenamenduetara eta gauza bera esan daiteke Iñaki jatetxeaz eta jatetxearen ondoko tabernaz, irekita baitaude, egunero eguerdiz eta asteburuetan baita gauez ere. Euzko Alkartasuna Hotelari dagokionez, irekita dago baina La Pampa probintziara kanpotik iristen den jendearentzat bakarrik, 14 eguneko berrogeialdia bertan egin dezaten.

Asko poztu gaitu Macachinetik berri hau jasotzeak eta agian laster Argentinako eta mundu osoko gainerako euskal etxeei buruz berri bera eman ahal izango dugu.

Facebooken, Euzko Alkartasuna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia