euskal diaspora eta kultura
2012/01/25
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. Mexikoko Euskal Etxeak San Sebastian eguneko zirrara bizitzeko aukera izan zuen iragan larunbatean, Donostiako -eta Azpeitiako- jai ezagunaren zale amorratuak diren elkarteko kideek egin zuten danborradari esker. Orain dela urte mordoxka bat hasi zen ohiturari jarraiki, afaria antolatu zen elkarteko jatetxean eta bazkide taldetxo batek danborrada jo zuen, Alfredo Jover zuzendariaren gidaritzapean.
Egun hau elkarteko bestarik garrantzitsuenetakoa da eta, bertan bizi den giroaz jakitun, 200 bat lagun bildu ziren elkartera. Elkarteko presidentak, Lurdes Arrecheak eskerrak eman zizkien bertaratu ziren bazkideei eta euren gonbidatuei. Ekitaldiak Mexikoko Euskadiren Ordezkaritzaren laguntza izan zuen.
[Danborradako kide batzuk, pozik Mexikoko Euskal Etxean eskaini zuten erakustaldiaren ostean (argazkia MexikoEE)]
Afariarekin hasi zen jaia, eta gauerdi aldera danborrada agertu zen, Alfredo Jover buru zuela. Hogei bat lagunek osatu zuten aurtengoan 'konpainia' eta ordu eta erdiko erakustaldia eskaini zuten, sukaldari jantzita.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus