euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrehun dantzari eta giro ederra Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako V. Dantzari Topaketan

2011/03/28

Agertokian baita kalean ere dantzan Cañuelaseko V. Dantzari Topaketan (argazkia EuskalKultura.com)
Agertokian baita kalean ere dantzan Cañuelaseko V. Dantzari Topaketan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bost urtetako ohitura bati jarraituz 2011 honetan ere ospatu zuen Aberri Eguna Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak bere Dantzarien 'Topaketa Erregionalarekin'. Hamahiru dantza taldek dantzatu zuten pasa den larunbatean herriko plaza nagusian jende multzo baten aurrean. Jaia arratsaldeko 6ak aldera hasi zen euskal etxetik agertokira abiatu zen kalejira batekin. Dantzaldia bukatuta, Argentinako hainbat herrietako gazteak Denak Bat-en egoitzan elkartu ziren erromeria batez gozatzeko. Agurra, ordea, Nekazaritza Elkartean eta erreki batekin izan zen. “Oso pozik gaude asteburu bikaina pasatu genuelako”, adierazi zuten euskal etxe antolatzailearen batzordekideek igandeko bazkarian. “Hau bezalako jaiak dira euskal komunitateari eta zehatz-mehatz gazteei ematen dieten aurrera jarraitzeko indarra”, azpimarratu zuen Daniel Sancholuzek, Denak Bat-eko lehendakariak, eta gonbidatu zituzten partaide guztiak datorren urtean VI. Topaketan berriro biltzera.

Cañuelas, Argentina. Urtero gauzatzen da Cañuelas herrian Dantzari Topaketa Aberri Egunaren ospakizunen testuinguruan eta helburu batzuk betetzen dira proposamen honekin. Euskaldunentzat hain garrantzitsua den data aldarrikatzeaz gain, euskal etxeetako gazteak elkartu eta herriko jendeak euskal kultura ezagutzea dira xede nagusiak.

Aurten topaketaren V. edizioa gauzatu zen eta espero bezain arrakastatsua suertatu zen. Eguraldi lagun, berrehun bat dantzari, hamazazpi euskal etxetako ordezkari eta ehunka lagun bildu ziren San Martin Plazan Cañuelaseko euskaldunekin Aberri Eguna ospatzeko.

Canuelaseko V. Dantzari Topaketa 2011 02

[Erraldoi, danbor eta dantzariek osatutako kalejira batek bideratu zuen jendea plazan prestatutako agertokira (argazkia EuskalKultura.com)]

2011ko aberri eguna 03

[Euskal Etxeko Abesbatzak eman zion hasiera jaiari Euskal Herriko Ereserkia abestuz (argazkia EuskalKultura.com)]

aberri eguna 2011 004

[Iaz bezala aurten ere Aurresku dantzatzeko ohorea Cordobako Villa Mariako Euzko Etxea-ko dantzari batena izan da (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 05

[Cañuelaseko Denak Bat eta Las Heraseko Zazpirak Bat euskal etxeetako kideek osatutako danborrada oholtzaren gainean (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 06

[Dantzak hasi baino lehen eta jasotako laguntza eskertzeko, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Daniel Sancholuz-ek opari bat -- txapela bat -- eskuratu dio Gustavo Arrieta herriko alkateari (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 07

[Cañuelas eta Gral. Las Heraseko txikienak izan ziren tauletara atera ziren lehengo taldeak. Elkarrekin Ipurdi Dantza, Zazpi jauzi eta Fandango egin zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 08

[Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeko neskak Lore Arku dantzatzen (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 09

[Paranako Urrundik-eko taldeak Gipuzkoa egin zuen (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 10

[Gral. Rodriguezko taldea ere izan zen V. Dantzari Topaketan. Aurten Koadrila egin zuten Rodriguezko gazteek (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 11

[Zazpiehun bat kilometro egin behar izan zituzten dantzari cordobatarrek Cañuelasek egindako gonbiteari baietz esateko. Hala ere eta bidaia luzea izan arren, San Martin Plazan Nafarroak Plazan Dantzan aurkeztu zuten Eusko Txokoa-ko gazteek (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 12

[Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Beti Alai Dantza Taldea Azkoitia dantzatzen (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 13

[Lomas de Zamorako dantzariek Arkuak lurrean prestatu zuten aukera honetarako (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 14

[Buenos Airesetik bidaiatu ziren Ekin Dantzari Taldeko kideek Arin Bodarin interpretatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 15

[Bosgarren urtez jarraian La Platako Euzko Etxea presente egon da Cañuelaseko Aberri Egunaren ospakizunean. Buenos Aires probintziako hiriburuko gazteek Plazara dantzatu zuten aurten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 16

[Etxekoek euren trebetasuna erakutsi  zioten bildutako jendeari. Cañuelaseko dantzariek Batelera egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 17

[Chivilcoy-ko euskaldunak ere igo ziren Cañuelaseko plaza nagusian kokatuta zegoen agertokira. Haiek Arku Dantza egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 18

[Santa Fe probintziatik ere kilometro mordo bat egin behar izan zituzten Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko dantzariek. Irudi honetan Gorularia dantzatzen ari dira (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 19

[Buenos Aireseko Accion Vasca Taldeko neskek Txakolin aurkeztu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 20

[“Agur” esaten hasteko, Maipuko dantzariek berriro hartu zuten agertokia Viva Navarra egiteko (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 21

[Ikuskizunarekin bukatzeko, euskal etxe anfitrioiaren dantzariek, Gral. Las Herasekoekin batera Fandango, Arin Arin eta Kalejira  egin zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 22

[Dantzaldia bukatuta, dantzariek dantzan jarraitu zuten baina oraingoan euskal etxeko egoitzan. Erromerian eta Cañuelaseko bertako musikariek lagunduta, gazteek Argentinako folklorea dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

2011 aberri eguna canuelas 23

[“Agur eta datorren urte arte” esateko momentua heldu zen igande eguerdian. Nekazaritza Elkartean bazkaldu zuten Cañuelaseko V. Dantzari Topaketan parte hartu zuten lagun guztiek. Antolatzaileak oso pozik agertu ziren eta esker beroak eman zizkieten Cañuelasera bertaratu ziren euskal etxeetako ordezkari guztiei. Esker giza ere oroigarriak eskuratu zizkieten Denak Bat-eko batzordekideek dantza talde guztiei. (argazkia EuskalKultura.com)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia