euskal diaspora eta kultura
2011/05/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Hil honen hasieran argiratara eman dute Frantzian Bernardo Atxagaren azken eleberriaren frantses edizioa, 'Sept maisons en France' izenburuarekin. Christian Bourgois etxeak plazaratu du idazlea asteasuarrak 2009an aurkeztu zuen lanaren azken argitalpen hau eta André Gabastouk egin du itzulpena. Atxagaren webguneak aurreratu duenez ingelesezko edizioa ere kalean izan daiteke aurki.
'Zazpi etxe Frantzian' eleberrian Atxagak umore beltza erabiltzen du istorio tragiko eta gogorraren berri emateko. Liburuak Europako eta Afrikako bazterretara darama irakurlea, XX. mendearen hasieran, Chrysostome Liège izeneko protagonistarekin batera. 1903an Liège Leopoldo errege belgiarraren "Force Publique" delakoan sartzen da eta afrikar kontinentearen bihotzera daramate. Han bizitakoak jasotzen ditu liburuak.
Bernardo Atxaga izengoitiaren atzean Jose Irazu Garmendia idazlea asteasuarra ezkutatzen da. 1951an jaioa, Irazuk Ekonomi Zientzia ikasketak egin zituen Bilbon eta Filosofia ikasketak Bartzelonan. Poesia, eleberria eta ipuinak jorratu ditu, beti ere euskaraz, eta euskal idazle arrakastatsuena eta ospetsuena da gaur egun. Bere lanek nazioartean ere izan dute oihartzunik, eta hainbat hizkuntzarara itzuliak izan dira.
Bernardo Atxagaren webgunea, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus