euskal diaspora eta kultura
2012/04/11
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Atxaga gaur heldu da Parisera eta gaurtik hasita bi egunez, apirilaren 11 eta 12an arituko da. Gaur asteazken iluntzean, 7etan, hiriko Cervantes Institutuan ekitaldi bat burutuko du, André Gabastou ere hor izanen dela, itzultzailea.
Bihar osteguna, berriz, egun osoan arituko da Paris 3 - Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, euskal, galiziar eta katalandar irakurlegoek antolatu jardunaldi literario batean partaide, La littérature des langues sans Etat (estaturik gabeko hizkuntzen literatura) izenburupean.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle bana gomitatu dituzte karia horretara: Bernardo Atxagaz landa, Sechu Sende galiziarra eta Isabel Canet katalana. Goizean, idazle bakoitzak literaturaren berri bere hizkuntzan emanen du.
Eta arratsaldean mahai inguru bat obratuko da: "hizkuntza horietan idatziak direnen obren itzulpenaz eta rezepzioaz mintzatuko gara", adierazi dio Argitxu Camus-Etchecopar Sorbonako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurleak EuskalKultura.com-i, "arratsean irakurketak entzuten ahalko ditugu" emendaturik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus