euskal diaspora eta kultura
2010/04/29
PUBLIZITATEA
New York, Estatu Batuak. 150 idazle eta 40 herrialde ordezkatuta, 50 ekitalditik gorako ekimenean. Honela iragartzen du bere burua gaur New Yorken hasiko den PEN World Voices Festival nazioarteko literatura elkarretaratzeak. Ekitaldiak lau egunez luzatuko dira, iganderaino eta horietarik gaur, bihar eta etziko egitarauek Bernardo Atxaga idazle asteasuarraren eskuhartze bana iragartzen dute egunero. Literatur jaialdiaren programa eta jakingarri guztiak euren webgunean atxeman daitezke.
Bernardo Atxagari dagokionez, berriro ere gonbidatu dute elkarretaratze honetara, antolatzaileek bere iritziak edo partaidetza gustukoa edo interesgarria jo duten seinale. Izan ere, aurtengoan hiru mahai-inguru eta ekitaldi desberdinetan ipini dute, honako egitarauaren arabera (programatik euskaratua):
OSTEGUNA, APIRILAK 29
-Ordua: 10 a.m.
-Gaia: Idaztea, Mintzatzea, Amets egitea: Egileak euren hizkuntzez mintzo
-Xehetasuna: Programa berezia institutuetako ikasleentzat
-Partaideak: Bernardo Atxaga, Randa Jarrar, Roger Sedarat, eta Francisco X. Stork; Cathy Parl Hong moderatzaile.
-Non: Instituto Cervantes New York, 211–215 East 49th Street
Inmigranteek osatutako nazio denez geroz, Estatu Batuek hizkuntz altxor zabala daukate. Ingelesa komunikatzeko hizkuntz amankomuna bada ere, beste hizkuntza asko bizi dira komunitate amerikarretan eta eragina daukate geure bizitzetan eta geure sormen lanean. Idazleei dagokienez, bigarren hizkuntz batek euren berba hautaketak, gramatika eta sormen prozesuan eragin dezake. Mahai ingurura bildu diren idazleek honi guztiari buruz mintzatuko dira. Xenetasun gehiago: hemen.
Instituto Cervantes babeskide.
OSTIRALA, APIRILAK 30
-Ordua: 1 p.m.
-Gaia: Incognito: Idazleak eta erabiltzen dituzten ezizenak
-Partaideak: Bernardo Atxaga, Alina Bronsky, eta Randa Jarrar; Arnon Grunberg moderatzaile.
-Non: Elebash Recital Hall, CUNY Graduate Center, 365 Fifth Avenue (libre)
Alina Bronsky, alemaniarra bera, ez da esaten duen pertsona. Bernardo Atxaga ere autorearen idazle izena da, eta Randa Jarrar-ek bere bizitza dexente gogora arazten duen fikziozko kontu bat idaztea erabaki zuen. Arnon Grunberg-en bere liburuetako batzuk Marek van der Jagt izenez idatzo zituen. Elkarrekin jarrita, identitatea eta egiari buruz arituko dira egileok, eta nork daki, baliteke aitortzea zergatik jarri ziren bizitzen bakoitza bere izengoitian. Xehetasun gehiago, hemen.
Babeskide: the Martin E. Segal Theatre, The Graduate Center, CUNY
LARUNBATA, MAIATZAREN LEHENA
-Ordua: 12:30 p.m.
-Gaia: Gerla eta eleberria
-Partaideak: Bernardo Atxaga, Filip Florian, Assaf Gavron, eta Atiq Rahimi; Susan Kunklin moderatzaile.
-Non: Scandinavia House, 58 Park Avenue (libre)
Zergatik erreparatu diote eleberrigileek hainbestetan gerlaren gaiari? Eta nola ekiten diote idazleek hain pisu eta konplexua den gai honi? Egizu bat Afganistan, Espainia, Errumania, eta Israelgo idazleekin, gai hau eta beste batzuk aipagai hartzen dituztela. Xehetasun gehiago, hemen.
Amerikar-Eskandinaviar Fundazioa babeskide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus