euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atxaga Australian: Adelaideko Idazleen Astean parte hartuko du gaur, gero Sydney eta Melbournera

2014/03/03

Bernardo Atxaga iaz Madrilen egin ziren "Atxaga Unibertsoa" jardunaldietan (argazkia Etxepare)
Bernardo Atxaga iaz Madrilen egin ziren "Atxaga Unibertsoa" jardunaldietan (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga idazleak Australian bira hasiko du gaur, Adelaide hiriko Idazleen Astea delako literatura jaialdian parte hartuz. Gaur "In translation" izeneko ekitaldian elkarrizketa egingo diote eta bihar "Obabakoak" eleberria izango du hizpide. Asteazkenean Sydney hirira joko dum hango unibertsitatean ikasleekin bildu eta bere lanari buruzko hitz egiteko. Bidaia ostegunean emaituko du, Melbourneko unibertsitatean emango duen hitzaldiarekin.

Donostia-San Sebastián. Bernardo Atxaga idazle asteasuarra Australian da aste honetan eta bertan bere lanari eta euskal literaturari buruzko zenbait hitzaldi eskainiko ditu. Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin antolatu da bidaia. Atxaga Adelaide, Sydney eta Melbournen izango da.

Idazlearen agenda gaur bertan abiatuko da, Adelaide hiriko “Adelaide´s Writers Week” jaialdian. Gaur, itzulpengintzari buruz solastuko da, Jordi Punti idazle kataluniarrarekin batera, "In Translation” tartean. Bihar, Atxagak Obabakoak eleberriari buruzko solasaldia eskainiko du.

Asteazkenean idazle euskalduna Sydneyko Unibertsitatean izango da, eta euskal literaturari buruzko mintzaldia emango du. Bidaia amaitzeko, ostegunean bere lanari buruzko berbaldia egingo du Melbourneko Unibertsitatean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia