euskal diaspora eta kultura
2010/10/25
PUBLIZITATEA
Bahia Blanca, Argentina. “Urte hasieran Bahia Blancako Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiak hemengo artista eta instituzioei erakusketak egiteko deialdia egin zien. Guk, 'Euskal Herriko Baserriak' argazkiena proposatu genuen eta onartu egin zuten”, azaldu dio Union Vasca euskal etxeko Barandiaran Liburutegiaren arduraduna den Nerea Grassik EuskalKultura.com-i. “Eta aukera paregabea izan da Bernardino Rivadavia Udal Liburutegia Hego Ameriketako liburutegirik handienetako bat baita da eta jende ugarik bisitatzen du egunero”.
["Euskal Baserriak" erakusketaren argazkiak Liburutegiko galerietan egon ziren ikusgai]
Bi aste iraun zuen erakusketaren lanak liburutegiko egoitzako hiru gela nagusietan zeunden antolatuta: sarreran, galerietan eta kontsulta-gelan. Urriaren 4an Mikel Irazusta euskal etxeko lehendakariak eta Norma Bisignano liburutegiko zuzendariak hasiera eman zioten ekitaldiari eta urriaren 16era arte baserrien argazkiez gain Euskal Herriko jantzi tradizionalak, zazpi herrialdetako informazioa eta iazko euskal astean Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak egindako aulkitxoak ikusi ahal izan ziren.
[Iazko euskal astean Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak egindako aulkiek ere osatu zuten erakusketa]
“Poz-pozik gaude jende askorengana heldu garelako. Haien iritziak ere heldu zaizkigu guri”, komentatu du Grassik. “Bisitariek euren usteak idatzi zituzten liburu batean eta esan behar dugu guztiak oso onak direla. Ikusi eta ikasi ere egin zuten Euskal Herriko arkitekturari buruz”, adierazi du harro Barandiaran Liburutegiaren arduradunak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus