euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguneko saria

2014/12/03

Berlingo Euskal Etxeko kideak Brandenburgoko Ate ezagunaren aurrean Korrika 17 ospatzen (argazkia Berlin EE)
Berlingo Euskal Etxeko kideak Brandenburgoko Ate ezagunaren aurrean Korrika 17 ospatzen (argazkia Berlin EE)

PUBLIZITATEA

Euskararen Nazioarteko Eguna bikain hasi dute gaur Berlingo Euskal Etxean, elkarteak 2014ko ENE saria hartu duenaren berriarekin. Eusko Ikaskuntzan ematen du saria hau, munduko euskal elkarteen euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko lana aitortzeko. Diasporan zein Euskal Herrian euskararen aldeko ekitaldiak eta jarduerak barra barra hasiko da datozen orduetan. Ospatu eta gozatu!

Donostia-San Sebastian. Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du aurtengo ENE saria, Eusko Ikaskuntzak berriki aditzera eman duenez. Sari hau Euskal Herritik kanpo euskara sustatzem diharduten elkarteei ematen die Eusko Ikaskuntzak, eta aurtengoa bederatzigarren edizioa da. Aurten 12 erakunde izan dira hautagai, eta epaimahaiak Berlingo euskal etxearen lana saritzea erabaki du.  

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein 1997an sortu zen, Gernikaren bonbardaketa gogoratzeko eta euskaldun eta alemaniarren artean harremanak estutzeko helburuarekin.  2009an  ‘euskal etxe’ izendapen ofiziala jaso zuen.

Elkarteak euskara klaseak ematen ditu Alemaniako hiriburuan eta hainbat jardueren bidez han euskal kultura erakusten eta zabaltzen du:  hitzaldiak, tertuliak, kontzertuak, zine emanaldiak, omenaldiak, liburu aurkezpenak, jaialdiak, ikastaro eta tailerrak edo ekitaldi herrikoiak. ENE sariaren epaimahaiak kontuan hartu du "jarduera hauek guztiak egiteko modu berritzaile eta sortzailea".

Euskal Herrian eta sarean ere ospakizun ugari

Euskararen Nazioarteko Eguna 1947an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak, Diasporako euskaldunei begira, baina harrezkero Euskal Herria osoan ospatzen den festa bilakatu da. Zazpi probintzietako herrietan egingo dira ekitaldiak; ezin denak aipatu, baina doaz bi adibide: Gipuzkoan, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak IkaMizka euskara gazteen artean sustatzeko programaren saio berezia egingo du Donostian. Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, atzo banatu zituen 2014ko Lauaxeta sariak.

 Sarean ere sortu dira festerekin bat egiteko hainabat ekimen. Esaterako, EITBk #eusgara traolarekin txiokatzen duten Twitter erabiltzeak “Euskararen Mapamundian” jarriko ditu.

Antzeko jarduera burutuko du Bartzelonako Euskal Etxeak, #euskaraviu traolarekin.Euskara hizkuntza bizi-bizia dela erakusteko, elkarteak sari bikaina zozketatuko du Facebooken edo Twitterren traola hori erabiltzen dutenen artean. Aurrera bada, eta gozatu euskararen eguna!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia