Berlin, Alemania. Urteko balantzea egiterakoan halabeharrez aipatzen dute aurten munduko euskal etxe guztiek agortzen ari den 2020. urte honen arraroa, ez-ohikoa. Covid-19ak guztia baldintzatu duen honetan, Berlingo Euskal Etxearen kasuan, elkarteko lehendakari Ainhoa Añorgak garrantzitsuen aipamarratzen duen gauza, osasuna da, "zenbakiak gaizki egon arren, gu ongi gara", adierazi dio EuskalKultura.eus-i. "Urte oso arraroa izan da eta urtean zehar prestatuta genituen ekitaldi asko bertan behera geratu dira". "baina pare bat (ekimen) onlinera pasatu ahal izan ditugu, gure euskara klaseak tartean"
Hasiera batean orain eta presentzialki egiteko pentsatutako ekimen bat, Iratxe Fresneda zuzendari bizkaitarraren "Lurralde hotzak" (2018, 66') filmaren emanaldia, "guk eginiko alemanezko azpitituluekin", azkenean online egitea adostu dute zuzendariarekin berarekin, eta hala ikusteko aukera eskainiko diete, pasahitza emanez, Euskal Etxeko kideei vimeoz urtarrilaren 10ean.
"Lurralde hotzak"en teaserra
Ekitaldia urtarrilean egingo badute ere, emanaldi horrek markatu du Berlingo Euskal Etxearen 2020ko programaren azkena, "datorren urtean berriro ere gure egunerokora bueltatzeko esperantza gogoan",
-Berlingo Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxea.de
-Berlingo Euskal Etxea Facebooken: www.facebook.com/gernikakulturverein.euskaletxeaberlin